Donostiako 68. Zinemaldia. KRITIKA. Sail Ofiziala

Izarren hautsa

Mikel Zumeta.
2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun

'Supernova'



Zuzendaria: Harry Macqueen. Aktoreak: Colin Firth, Stanley Tucci. Herrialdea: Erresuma Batua. Iraupena: 93 minutu.

Autokarabanan bidaia bat Erresuma Batuan barrena. Urteak dira Samek eta Tuckerrek ez dutela horrelako bidaiarik egiten. Urteak daramatzate elkarrekin, aski ongi ezagutzen dute elkar, garaia da bizitako pasarteez hausnartu eta haiek laburbiltzeko.

Bidaia aukera ezin hobea izango da argitu gabeko kontuak argitzeko. Bikoteak elkarrekin urte luzeak badaramatza ere, ez duelako guztia partekatzen. Bidaia berebiziko erabakia argitzeko modua izango da.

MacQueenek lan polita egin du, sinplea, zuzena eta ziraldorik gabekoa. Pelikulak garapen klasikoa izango du: bidaiaren hasiera, pertsonaien aurkezpena, filmaren muina den gatazka, eta ebazpena amaieran. Konplexutasunik ez, beraz.

Zuzendariak egiten duen ekarpenik aipagarriena izango da bikote homosexual baten inguruko filma egitea, zeinetan homosexuala izatea ez den istorioaren erdigunea. Kontu handiz eta maitasunez jorratuko da adin nagusira heldu den bikotearen bidaia.

Izarren hautsa garela dio Tuckerrek une batean, izarrei begira ari direla. Une latzak eskainiko dizkigu filmak, begirada ulerkor eta itxaropentsu batez lagunduta. Guztiak du hasiera eta amaiera. Supernovak bezala, izarren eztandaren fruitu garelako.

Publiko orori zuzendutako pelikula dugu, beraz, Supernova. Istorio argi, zuzen eta zuria. Gatazka, hausnarketa eta irakaspena. Igande bazkalosterako ezin hobea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.