ainara arratibel gascon
Tokio 2020. KEN ZAZPI [ORDU]

Lehen unea

2021eko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Maialen Chourrauten, Ander Elosegiren, Virginia Diazen eta Teresa Errandonearen jarduna segitzea tokatu zait orain arte Joko hauetan. Prentsako tribunatik probak ikusi, ordenagailua itzali eta korrika batean prentsa gunera, haien adierazpenak biltzera.

Minutu batzuk pasatuta, hortxe iristen da kirolaria. Parez pare duzu. Momentu berezia da. Izan ere, lehiatu ondoren, apenas inorekin hitz egin gabe,zure aurrean jartzen da. Oraindik ez dute aztertu eta barneratu egindako lana, baina azalpenak eman behar. Beroan, sentipenak eta emozioak bor-borka dituztenean. Poza domina bat lortu dutelako; pena une erabakigarrian ez direlako espero zuten bezain ondo aritu.

Kazetari moduan pribilegiatua sentitzen zara, eta aldi berean ardura sentitzen duzu. Ez da ohiko solasaldi edo elkarrizketa bat. Aurrean bost urtez egindako lana jokoan jarri duen pertsona bat duzu. Sakrifizio handiak egin dituena bertan egoteko: pertsonalak, fisikoak...

Hori kontuan hartuta, kazetariok ondo zaindu behar dugu une hori. Galderak egiterakoan haien lekuan jarri behar dugu. Ezin ditugu epaitu askotan egiten dugun moduan. Ezin dugu zaleak erortzen diren errazkerian erori. Aipatu sakrifizio horren inoiz baino kontzienteago izan behar dugu. Hitz egiten utzi behar diegu, baina behartu gabe. Aste honetan hizpide izan den goi mailako kirolarien presioan, kazetariok ezin dugu beste aldea jarri.

Bestetik, elkarrizketa horietan behin baino gehiagotan entzun dut galdera hau:«Hemendik aurrera, zer?». Berriro ere jar gaitezen kirolariaren larruan. Bost urteko ziklo olinpiko bat amaitu eta hamar minutura, nola hasiko da hurrengo helburuetan pentsatzen. Guk egingo al genuke gure lanbidean? Bada, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.