Albistea entzun

KRITIKA. Performancea

Freiheit frijitua

Agus Perez -

2019ko otsailak 13

'Hugo, non dada Emmy?'

Sorkuntza eta interpretazioa: Metrokoadroka. Argiztapena: Miriam Ubanet. Antzezleak: Iraia Elias, Javi Fernandez Jabitxin, Oier Guillan. Arte plastikoak: Idoia Beratarbide. Lekua: Donostiako Tabakalerako Z aretoa. Eguna: Otsailak 8.

Donostiako Tabakalera egiten ari den Kearen Politikak programan bizidunen munduan ez dauden baina bizirik jarraitzen duten artisten izpirituak inbokatzen dira hainbat ziklotan, eta pasa den asteburuan Hugo Ball idazle dadaistaren txanda izan da; besteak beste Metrokoadroka kolektiboaren performance batekin eta Jose Mari Zabalaren film batekin, nonbait Joxan Artzeren figura Hugo Ballekin erlazionatzen duena.

Ezohiko idazle alemaniarra Suitzara erbesteratu zen Lehen Mundu Gerran hartutako guda ororen kontrako jarrerarengatik, Emmy Henningsekin batera fundatu zuen Zurichen Cabaret Voltaire izeneko lokal mitikoa, eta dadaismoaren sortzailetzat jotzen da. Bilatu ezazue haien eta kabaretaren inguruko informazioa, merezi du eta. Ordea, hor agertzen zaigun Emmyren figura polifazetikoa Hugorena baino interesgarriagoa izan daiteke, bere sakoneko izaera askearengatik eta bere ibilbidean jorratu zituen arte-adierazpideengatik.

Emanaldia hasi baino lehen, argibide eta gomendio soil batzuk eman dizkigute artistek, eta Z aretora sartzean giro berezia aurkitu dugu. Aulkiak desordena neurtuan jarrita, haietariko batzuk iraulita, zenbait kuxin lurretik sakabanatuta, foku urdinak mugimendu pausatuan eta balizko agertokian, gorputz bat, agian konortea galduta, agian hilik. Meditaziora gonbidatzen zuen giroak, eta lehen minutuetako soinu inguratzaileak anabasa sentsazio leuna sortu zuen; batera entzuten genituen loturarik gabeko esaldi zatiak eta hotsak bat zetozelako dadaismoaren izaera apurtzailearekin.

Une jakin batean berpiztu da etzanda zegoen Hugo Ballen irudikapena, eta hark Kandinskiren obra aztertuz idatzi zuen hitzaldia irakurtzen hasi da Javi Fernandez Jabitxin, jatorrizko hizkuntzan eta ganoraz, Oier Guillanek testuko pasarterik esanguratsuenak euskaraz tartekatzen zituela. Kontua da, ordea, boxeo eskularruak jantzita pasatzen zituela orriak —nahiko ondo moldatu zen, egiari zor— eta, aleman hutsez entzundakoa hala edo nola harrapatu nahian zebilela, Freiheit berdin frijitua bezalako aurkikuntza nabarmenak egin ditu.

Aurretiazko baldintza zen diskurtso hura osorik eman beharra, eta era dadaista horretan bete dute agindua. Amaiera aldera, gainera, hizkuntza bietan eta aldi berean irakurri dute testua, olerki fonetikoaren asmatzaileari nolabaiteko omenaldia eginez. Eta bitartean, presente egon da Emmy Hennings, Idoia Beratarbideren txotxongilo baten —txotxongiloak ere egiten zituen Henningsek— eta zuzenean marraztutako irudien bidez, argiaren koloreen deskonposaketa lagun. Voltaire kabareta kartoizko kaxa bateko zulotik behatu dugu eta, funtsezkoena, Iraia Eliasek hitzik eta soinurik gabe irudikatu du Henningsen askatasun zigortua, dadaismoaren sortzailea —eta ez musa soila— hura ere izan zela aldarrikatuz.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria, atzo iluntzean, 71. Zinemaldiko hasierako galan, Audience musika taldea atzean duela. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Animaziozko aldi baten hasiera

Miren Mujika Telleria

Animaziozko zineman ardaztu dute Donostiako 71. Zinemaldiaren hasierako gala. Hayao Miyazakik jaso du Donostia saria, eta zinegileak bideo bidez bidali ditu hura eman izanaren esker on hitzak

<em>Kimitachi wa Do ikiruka / The Boy and the Heron</em> filmaren irudi bat; lan horrek inauguratu du Donostiako 71. Zinemaldia, lehiaz kanpo. ©DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Miyazakiren irudizko munduekin hasi dira Sail Ofizialeko emanaldiak

Ainhoa Sarasola

'The Boy and the Heron' animaziozko filmak inauguratu du Donostiako 71. Zinemaldia. Lehiatik kanpo eman dute zinemagile japoniarraren azken lana. Donostia saria hari eman dio jaialdiak

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Eguneroko gaiak lantzen dituen pelikula familiar bat da»

Jone Bastida Alzuru

Euskal Herri post-apokaliptiko batean kokatu du Vallmajorrek bere lehen film luzea: 'Misión a Marte'. Kamera analogikoarekin filmatu du, eta zuri-beltzean. Besteak beste, heriotzaz aritu da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.