Albistea entzun

'TXIKI'-TIK

Mareagarria

Itziar Olasagasti - Orioko arraunlaria

2020ko abuztuak 25

Entrenatzera iristen garenean egiten ditugun lehen iruzkinetako bat hau izaten da: «Gaur ere itsasbehera? A zer marka, beti itsasbehera tokatzen da!». Itsasgora edo itsasbehera, entrenamendua aurrera doa, berdin-berdin. Liga irabazi ondoren, Donostiako estropadari begira jarri gara, eta hartara bideratuta. Ezin gara kexatu; marea biziak goran, eta, aspaldiko partez, asteburuak itsasoan entrenatzeko. Mareagora bai, baina itsasoa nahi baino mugituago! Beti badugu kexa.

Amona eta ama bezala, ni ere erraz mareatzen diren horietakoa naiz. Auto, autobus, tren eta hegaldietan urteekin gainditu dut; itsasontzian oraindik ez. Denok uler dezazuen, arraunean ez naiz mareatzen, baina ontzia geldirik dagoenean, komeriak! Autoan bai, baina gidatzean zorabiatzen ez denaren moduan. Asteburuko itsaso mugituan, traineruan serie tartean geldirik, a zer sentsazio eskasa! Intxaur azal baten antzera olatuen kulunkan, zeinen deseroso! Zarautzen saria jasotzera igo nintzenean ere momentu batean berdin sentitu nintzen. A zer marka! Halakoetan, ordea, errazago sendatzen zara.

Eta benetan mareagarria dena ordutegien kontua da. Kontxako estropadak beste estropadak baina goizago jokatu izan ditugu; aurten, ordea, oraindik eta goizago: neskak 10:00etan, eta mutilak 11:00etan. Ezin imajina dezakezue gure mozolo aurpegia entrenamendutik iritsi, eta kirol albistegian hori jakin genuenean. Eskerrak norbait albistegiari begira adi zegoen! Hau horrela, Unai, aurten ere meza ordua aldatu beharko al duk?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Peña II. pilotari ematear, atzo, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, Jaca begira duela. ©Jaizki Fontaneda, FOKU

Peña II. eta Albisu gailendu dira Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldian

Berria

Txapelketako laugarren garaipena erdietsi dute Peña II-ak eta Albisuk; hirugarrena dute segidan. Jaca eta Mariezkurrena ez dira fin aritu, huts franko egin dute, eta apenas izan duten lehiari eusteko aukerarik.

Modric, Real Madrilen lehen gola ospatzen. ©STR / EFE

Ez du hozka egin

Iñaki Berastegi

Athleticek 0-2 galdu du Real Madrilen aurka Superkopako finala, Modricen eta Benzemaren golekin. Madrildarrak nagusi izan badira ere, Athleticek azken txanpan estutu du. Courtois atezainak penalti bat gelditu dio Raul Garciari.

Alaveseko jokalariak, Madrili sartutako goletako bat ospatzen. ©LA LIGA

Asteko azkena, Realarentzat izan ezik

Ainara Arratibel Gascon

Alavesek, Athleticek eta Eibarrek ligako norgehiagokak dituzte gaur. Realean hainbat COVID-19 kasu azaldu dira, eta ez du jokatuko

Joseba Ezkurdia, atzoko norgehiagokan egindako tantoetako bat ospatzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ez dute esan azken hitza

Ainara Arratibel Gascon

Ezkurdia-Tolosak 22-18 irabazi diete Altuna III.a-Martijari. Partida gogorra eta parekatua izan da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.