HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Mendi beltzeko munstroa'

Balioen aldarrikapena

Idazlea: Mikel Valverde. Ilustratzailea: Mikel Valverde. Itzultzailea: Ramon Olasagasti Aiestaran. Argitaletxea: Elkar.

2020ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Abentura istorioak maite dituztenek hemen daukate neskato ausarta, bere adiskide zakurrarekin, arriskurik harrigarrienetatik onik igarotzen, bizikleta beti lagun.

Ekinean ari diren bitartean, paisaia narratiboa balioekin janzten zaigu, hala nola kontsumismoari egindako kritikekin, auzoko denda txikien aldarrikapen ongi argudiatuekin, birziklatzearen onuren azalpenenekin, eta hori guztia hau naturaren zaintzarekin uztartuta... Dena bizikleta gainetik jaitsi gabe, eta tentsio narratiboa gidatzen duten ekintza kateamendua ahaztu gabe.

Baina ez pentsa hemen amaitzen denik balioen aldarrikapena, Zoeren bi gurpileko zaletasunak bide ematen baitu lehiaren eta joko garbiaren hausnarketak agertzeko, bai eta gizarte kohesioa aldarrikatzeko ere, funtsean haurren eta zaharren arteko harremana zein aberasgarri eta beharrezko den aldarrikatzeko.

Gaur-gaurko liburugintzaren ezaugarri nabarmenena da irakurzaletasuna eta balioak sustatzea, ia salbuespenik gabeko ezaugarria, Zank & Zoe bilduma definitzeko balio diguna. Entretenigarriak dira, aurreikusgarriak bezainbeste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.