Hamar urteren ostean, Gasteizen du azkena Korrikak

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Egun osorako egitaraua prestatu dute Gasteizen gaurko. 12:30ean amaituko du Korrikak bidea, baina Arabako hiriburuan lehenago sartuko da lasterketa, 08:30 aurretik. Hiriko hainbat eragilek hartuko dute lekukoa Gasteizen; azken kilometro berezietan izango dira, besteak beste, Hekimen hedabideen elkarteko ordezkariak. Ohi denez, azken kilometroa AEK-ko arduradunek egingo dute, mezuaren egilearekin.

Ekitaldiaren ostean, jaia izango da Gasteizen. Festarako zortzi leku atondu dituzte: Andre Maria Zuriaren plaza, Foruen enparantza, Enparantza Berria, Aihotz plaza, Faroloia, Landatxo kiroldegia, Buruileria enparantza, Probintzia plaza eta Posta kalea. Gasteizen amaitu zen 16. Korrika ere, 2009koa, Pirritx eta Porrotxen mezuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.