HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Zuhaitz bat'

Laukoiztasun

Idazlea: Rodrigo Mattioli. Ilustratzailea: Rodrigo Mattioli. Itzultzailea: Jone Hualde. Argitaletxea: Denonartean.

2020ko urriaren 11
00:00
Entzun
Liburu bat irakurtzen dugunean, bi gauzari erreparatzen diegu nahigabe ere: zer kontatu digun, eta nola kontatu digun. Album ilustratuen kasuan, hau nahikoa ez, eta bikoiztu egiten dugu ariketa, irudigintzaren ekarpena eransten zaiolako testuari, irudiekin zer kontatu digun eta nola kontatu digun antzematen baitugu, testuarenarekin batera.

Hortxe dago albumen artea, laukoiztasun horri batasuna eman eta guztien artean istorio bat osatzean.

Zuhaitz bat albumari dagokionez, zenbaketa ariketa batean garatzen da kontakizuna. Badugu arbola bat protagonistak aldatu duena, zeinari bi txori batuko zaizkion, zeintzuek hiru arrautza txitatuko dituzten...

Ematen du zenbaketa jolas horretan garatuko dela istorioa, harik eta narratzaileak gidoiari kontra egin, zenbaketa aldrebesten ari zaiola kexatu (arbolari sagarrak jaio, untxi bikoteek kumeak egin, inurriek sagar bat jan...), eta «hemendik aurrera zeuk kontatu beharko duzu» esanez, irakurleari jarraitzeko agintzen dion arte.

Hortik aurrerakoak irudi hutsez garatzen dira, haurraren pazientzia narratzailearena baino handiago bada, noski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.