INBESTIDURA SAIOA

2023ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualdek inbestidurarako hautagaia zehazteko prozesuari ekin dio, Maria Txibite sozialistak hautagaitza aurkeztu ostean. Litekeena da asteburuan egitea inbestidura saioa, eta Txibitek datorren astean hartzea kargua.

Bilkurak alderdiekin. Hualdeganberan ordezkaritza duten alderdiekin bilduko da gaur, txikienetik handienerako ordenan: 09:30ean elkartuko da Voxekin, eta, jarraian, gauza bera egingo du Contigo-Zurekin-ekin, PPrekin, Geroa Bairekin, EH Bildurekin, PSNrekin eta UPNrekin. Hamabost minutuko tartea du bilkura baten hasieratik hurrengora.

Inbestidurarako deia. Bilera sortaren ostean, Txibiteren hautagaitzaren berri emango du Hualdek. Jarraian, inbestidurarako data zehaztu beharko dute Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak. Horiek bihar bilduko dira.

Data. Araudiaren arabera, gutxienez hiru egun igaro behar dira deia egiten denetik saiora bitarte, baina epeak murriztu nahi dituzte. Horiek horrela, mahai gainean jarriko dute inbestidura saioa asteburuan egitea. Larunbatean egingo litzateke lehen bozketa, baina hartan gehiengo osoa beharko luke Txibitek, eta ez du nahikoa babes. Igandean, berriz, gehiengo soila nahikoa luke: hau da, EH Bildu abstenitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.