Emakumeek ere betidanik jarri dituzte bertsoak

2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Germantxa Iñarga-Daubas, Mari Treku, Marijan Minaberri, Sebastiana Gesalaga, Justina Aldalur eta beste dozenaka emakumeren izenak ageri dira Bertsozale Elkartearen artxiboan, bertsoak jarri zituzten emakumeei buruzko atalean. XV. mendekoa da aipamen horietako lehena, eta, haiekin batera, bat-batean aritzen zirenen izenak ere ageri dira. Emakumeek galdu egin zuten plazako presentzia, eta bat-bateko bertsolaritza, espazio publikoetan eginikoa, gizonezkoen eremua izan da azken mendeetan. Eremu pribatuagoan kokatu izan dira bertso jarriak eta bertso paperak, eta hor presentzia handiagoa izan dute emakumeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.