Albistea entzun

EUSKARALDIAn BERRIA bizi. IRITZIA

Zergatik euskaraz?

JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Barandiaran - Idazlea

2020ko azaroak 26

Azpeitian edo arnasgune deritzogun herri batean gazteek euskaraz hitz egitea naturala da. Gainontzeko euskal herrietan naturala euskaraz ez hitz egitea da. Naturala ona da, naturala positiboa da, berez sortua delako, inork derrigortu gabe ernetzen zaigulako, libreago egiten gaituelako, aske sentiarazten gaituelako. Egiten duguna egiten dugula, edozer dela ere, behartu barik egin dezagun, natural. Azpeitiko Jose Luis Otamendik Hautua poeman dio, besteak beste, berak bizitzeko ez duela euskara behar, bizitzeko jatekoa eta edatekoa behar dituela, arnasteko airea, euskara ez duela mendreenik ere behar, eta hain zuzen ere, horregatik dela euskalduna, horren derrigorrik ez duelako, hautu bat egin duelako.

1960ko hamarraldiaren bukaeran eta 1970ekoaren hasieran euskaraz kantatzea etengabe atzera egiten ari zen hizkuntza batean kantatzea zen. Euskara batuaren normalizazio eta zabalkunderako bozgorailurik indartsuenetako bat euskal kantagintza berria izan zen. Kantagintzak prozesu horretan izan zuen benetako esanahia ulertzeko, kontuan izan behar da euskal hiztunak ez ziren eta kantek ziotena batere ulertzen ez zuten euskal herritar askok eta askok beren-berena zen kultur adierazpen bat bezala hartu zutela euskal kantagintza berria. Jakin badakigu Euskal Herriaren berreuskalduntzea lortuko badugu euskara ikasteko hautua egin eta egingo duten herrikideei esker izango dela.

Euskarak joan diren 50 urteotan egin duen jauzia ezinezkoa zatekeen milaka erdaldunek euskara ikasteko hautua egin izan ez balute. Eta hori ez zen naturala izan. Uste dut euskaraz sortzeko hautua egin dugunok patxadaz hausnartu behar genituzkeela 2018tik hona euskararen erabilerari eta euskal kulturari buruz plazaratu diren ikerketen emaitzak zein ondorioak. Aurretik ere esana dugu, euskal kulturarekiko dugun atxikimenduari buruz duela bi urtetik egin direnen emaitzak oso argigarriak dira. Euskalduna bere kulturari bizkarra emanda bizi da eta horrek euskararen ez-erabilerarekin lotura zuzena du, ezinbestean.

Ezagutu dugun ikerketa berrienetarikoa Jone Miren Hernandezek eta Olatz Altunak zuzendu eta koordinatu duten Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia deritzona da. Mahaigaineratu dizkiguten ondorio argigarri horietatik bat hizkuntzen erabilera naturalizatzeko erabiltzen dituzten argudioei buruzkoa da. Naturala zaie gutxitan euskara, gehienetan espainola, teknologietatik ingelesa erabiltzea. Ez baitute euskararen iraganik, ez baitakite euskararen oraina zein den bere lurralde osoan, ez baitakite euskara eta bere kultura etengabe jazarri, menostu, desagerrarazi nahi izan eta dutenik, ez baitute euskararen autokontzientzia ariketarik egiten, gramatikatik eta morfosintaxitik haratago inork ez baitie euskararen historia irakatsi, ez etxean, ez ikastetxean, ez Interneten. Eta horren naturala zaienez hizkuntza bat edo bestea erabiltzea, gero eta gutxiago izango dira euskaraz sortzeko hautua egingo dutenak, gero eta gutxiago izango dira kultura euskaraz biziko dutenak, hain naturala izango baita hauturik egin gabe erdaretatik bizitzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Txertaketaren aurreko urratsak

Txertaketaren aurreko urratsak

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Txertoak jarriko diren gunera eraman aurretik, Hernaniko Bexen Medical Oiarsok gordetzen ditu Pfizerren dosiak, ultraizozkailuetan, eta enpresa arduratzen da desizozteaz ere. Kontrol zorrotza eskatzen du prozesuak; era berean, ezinbestekoa da une oro tenperatura egokiari eustea.

Zarauzko moila zulatuta, iazko otsaileko denboralearen ondorioz. Golkoko itsaslasterra ahultzeak halako fenomeno bortitz gehiago eragingo dituela adierazi dute. ©FOKU

Euskal Herria epeltzen duen ur lasterra ez da egon horren ahul mila urtean

Edu Lartzanguren

Alemaniako, Erresuma Batuko eta Irlandako zientzialari talde batek Golkoko itsalasterraren azken 1.600 urteko historia berreraiki du. Ikertzaileek uste dute litekeena dela neguko ekaitza bortitzagoak ekartzea itsaslasterra ahultzeak.

Egunean 560.000 musuko egiteko gai
Neurriek

Egoiliarren eskubideak eta askatasunak «larriki mugatu» dituztela salatu du Bizkaiko Bioetika Batzordeak

Maria Ortega Zubiate

Bisiten kopurua eta maiztasuna handitzea eta egoiliarren arteko harremanak berriz ezartzea proposatu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.