Albistea entzun

Musika Bulegoak LGTBIQ topaketak egingo ditu bihar eta etzi

Euskal Herriko eta atzerriko adituek eta sortzaileek parte hartuko dute jardunaldietan; Donostian egingo dira. Kontzertu bat ere izango da

Erredakzioa -

2022ko azaroak 23

LGTBIQ kolektiboaren, musikaren eta berdintasunaren arteko bidegurutzeez ariko dira sektoreko hainbat profesional, bihar eta etzi, Donostiako Tabakaleran. Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatu ditu topaketak, eta horietan, besteak beste, sorkuntza egitasmoak, LGTBIQ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika industrian duten presentzia, zentsura, autozentsura, gune seguruak eta bestelako gaiak jorratuko dituzte

Hori guztia bi ardatzetan oinarrituta antolatu dute. Batetik, alderdi akademikoa landuko dute hainbat profesionalek, eta, bestetik, mahai inguruak eta solasaldiak izango dira LGTBIQ kolektiboko artistekin.

Bihar hasiko dira jardunaldiak, eta han izango da, besteak beste, Darryl W. Bullock ikerlari ingelesa. David Bowie made Me Gay: 100 Years of LGTB Music eta beste hainbat saiakeraren egilea da Bullock. Piro Subratek, berriz, musikari espainiarrek LGTBIQ kolektiboaren aldarrikapen sozialetan nola parte hartu duten aztertuko du. Ainara Legardon, Rocio Saiz, Amaia Ispizua eta Myriam Mirandaren arteko solasaldia ere izango da.

Ostiralean, Mikel Chamizok antzerkian eta operan identitate ez-normatiboek izan duten presentziaz hitz egingo du; plaza seguruen inguruan ariko dira Gehitu, Ehieran eta beste elkarte batzuetako ordezkariak, eta musikak askapenerako ematen dituen baliabideez jardungo dute Bullockek, Subratek eta Chamizok berak.

Alex Hai zinemagileak Veni Etiam film laburra aurkeztuko du bihar bertan, Mikel Zumetak LGTBIQ+ kolektiboa Euskal Herriko musika sektorean hitzaldia emango du, eta kontzertua izango da Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta Futurachicapop-ekin.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Badaude mehatxu batzuk airean, eta ez dakit oso kontziente garen»

iñigo Astiz

Itxaropena eta kezka, biak igar daitezke Gaztelurrutiaren diskurtsoan. Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, eta, batetik, pandemia aurreko itxura izango duela espero du, baina, bestetik, erronka sorta baten aurrean ere ikusten du euskal kultura.
<em>Moor Krad</em> ikuskizuna ostiralean estreinatuko du Ertza konpainiak, Bilboko Arriaga antzokian. ©ASIER ZABALETA

Gela ilunak argiztatzera

Ainhoa Sarasola

Ertza konpainiak 'Moor Krad' estreinatuko du ostiralean, Bilboko Arriaga antzokian. Asier Zabaletak zuzendu du obra, eta bost dantzari eta abeslari bat bilduko ditu oholtza gainean
Kepa Junkera musikaria, atzo, Bilboko Arte Ederren Museoan, <em>Berpiztu</em> liburua aurkezten. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Junkera, «liburukote» batean

Iñigo Astiz

Musikariak bere obra osoa errepasatu du 'Berpiztu' liburuan, 40 artistaren obrek lagunduta
Jutta Koetherren obra handietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...