Haur eta gazte literatura. 'Erika: ez naiz perfektua'

Ezta ni ere!

Idazlea: Alfonso Bañeres. Ilustratzailea: Alfredo Piedrafita. Argitaletxea: Erein.

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Ezohiko liburua da hau, edizio berezia duena. Egileak ustekabeko haur literaturako sortzaile bihurtu dira, euren natur-zaletasunak eskaini dien bizipen batetik abiatuta. Gaztelaniaz eta euskaraz aldi berean kaleratu da, baina euskarazkoak aitortu ez den itzulpena dirudi.

Tamaina handia du (31x22 cm), tapa gogorrekin, ezkerretara testuak (orrialdeko atal bat) eta eskuinetara orrialde osoa hartzen duten argazkiak.

Hankamotz geratzeagatik abandonatzen duten triku baten fabula modernoa kontatzen zaigu, aldarrikatzeko norbere buruaren akatsekin konforme egon behar dela, lagun hurkoa zaindu behar dela, animaliak zaindu behar direla.

Liburua ikusgarria da, inguru hauetako basapiztien erretratu ederrez josia, trikuarenak bezalako pauso txikiak emanez amaieraraino eramaten gaituen istorio bat gordetzen duena.

Horregatik barkatu egiten zaio argazkiak kolore eta tonu gorabehera askorekin desorekatuak agertzea, testuak ez erabiltzea idazkera dotorerik, istorioa originala ez izatea... zeren hemen inor ez da perfektua, eta horrela izan behar du gainera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.