Musika. Morgan

'Air'

Argitalpena: Autoekoizpena.

2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
North izeneko estreinako diskoarekin aho zabalik utzi gintuzten gutako asko Morgan taldekoek duela bi urte. Bada, prestatu oraingoan ere aho bete hortz gelditzeko, Air ere ildo beretik baitator, lehenengotik bigarrenerako saltoa txikia bezain sendoa izanik, pop eta soul doinuak mantenduz, baina ñabardura guztiak landuz. Bederatzi abestietan aipatzekoa da lehendik ere nabari genuen talde izaera, instrumentu bakoitza bestearen osagarri baita, guztiek bat egiten duten pieza lortzeko, baita Ninaren ahots ederra ere, askok nabarmentzekotzat duten arren —ez da gutxiagorako—, talde osoan integratuta dagoen beste instrumentu bat baita. Poliki-poliki gorantz doaz, eta bide honetatik segituta ez dira geldituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.