Huntza

'Ertzetatik'

Diskoetxea: Mauka.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Azkenaldiko fenomenoa bihurtu da Huntza taldea. Aldapan gora abesti borobila lau haizeetara zabaldu dute gurean entzule gehien duen irrati-formula eta Internet ederki baliatuta. Bilbon ezagutu eta Ataunen entseatzen duen seikote gipuzkoarrak ezustean topatu du arrakasta. One hit wonder taldea ez izatea da erronka, eta, haiek azpimarratu dutenez, dena ez da abesti bakarrera mugatzen. Ertzetatik lehen diskoan beste hamaika kantu daude, guztiak soinu txikiarekin hauspotuta. Folk, pop, ska eta rock nahasketa fresko eta alaia lortu dute, Alaitz eta Maider edo Gozategi taldeen triki-pop doinuak biziberrituz. Erromeria berreskuratzera datoz Iñondik iñoare kalejira, Kalabazak bihurria eta Herri Unibertsitatea aldarrikapenarekin. Zarako Apretak eta Gauerdiko Biolinak lasaiagoek ere balioko dute. Argi geratu denez, aldaparik ez da gustuko larrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.