Musika. The Scaners

'The Scaners'

Diskoetxea: Dirty Water Records.

2018ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lyon hiriko (Frantzia) The Scaners banda gurean aritu da asteon jotzen. Synth-punk estiloa jorratzen dute; alegia, sintetizadoreekin egindako punk-rock doinu azkar eta melodikoak. Hala, diskoan, dozena bat kantu labur biltzen dira, urgentziaz gainezka, batzuetan esparru itzaltsuagoetara salto eginez. Hala, gitarra riff zorrotzak, koru melodikoak eta teklatu kiriotsuak antzematen dira. The Ramones eta Devo talde klasikoen eragin nabarmenak dira, baina banda garaikideen arrastoak ere antzematen dira; tartean, The Briefs eta The Spits. Emaitza elektro-punk-rock kutsukoa da, baina batere aspergarria ez, eta erabat entzungarria. Edo taldekideen arabera, «2077ko punka da, objektu hegalari ezezagunen pilotuentzat eta estralurtar xelebreentzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.