Musika. Ry Cooder

'The Prodigal Son'

Diskoetxea: Caroline.

Andoni Tolosa.
2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer berri bikaina den Ry Cooderren disko bakoitza. Bere diskogintza zabal eta mamitsuan AEBetako herri musikaren —zuri zein beltzen— halako destilatu fin eta zaporetsua lortu du, eta ez digu axola, benetan diot, horretan jardutea behin eta berriro, folk, country, soul, blues, musika txikanoak... eta enparauak modu pertsonal eta jakin horretan nahasten jarraitzea. Leziotzat jo dezakegu bere azken diskoetako bakoitza, eta zerrenda horretan gehitu beharrekoa da, baita The Prodigal Son azken hau ere. Bale, entzun aurretik zer emango dizun badakizun disko horietako bat da, apustu segurua, baina zer ongi egiten duen Cooderrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.