Musika. Samba Toure

'Wande'

Diskoetxea: Gitterbeat.

Andoni Tolosa.
2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Saheleko bluesa blues musikaren azpigenerotzat hartuko bagenu, Samba Toure maliarra litzateke haren ordezkaririk nabarmenena egun. Nazioartean zabaldu duten seigarren lan luzea da hau, eta, berriro ere, gitarra elektrikoak eta bertako perkusio hipnotikoak dira nagusi, ngoni edo sokoua bezalako hari tresnen laguntzaz jantzitako pasarteekin batera. Bluesaren oinarria bertan omen dago. Gero Ameriketara esklaboekin bidaiatu zuen, eta ondoren, 1970eko hamarkadan bueltatu zen etxera, gazteen gitarra elektrikoekin batera. Horrelako diskoak entzunda, ez duzu zalantzarik edukiko hala gertatu zela, hain da organikoa bluesaren eta bertako herri-musikaren arteko nahasketa. Ez da harritzekoa Ali Farka Toure mitikoaren ordezkaritzat hartu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.