Arrauna

Zarautzek bosgarren bandera irabazi du KAE 1 ligan, Donostian

Aitor Manterola Garate.
2019ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Zarautz aurtengo KAE 1 ligan ematen ari den maila ez da egun bateko festa, eta garaipena garaipenarekin kateatzen ari da. Bosgarren bandera irabazi zuen atzo, Donostian, seigarren jardunaldian, eta datu horrek ederki azaltzen du goi mailako trainerua dela Enbata.

Txanda nagusia menderatu zuen, eta Deustu, Donostiarra B eta San Juan atzean utzi zituen, alde handiz. Ligako bigarrenari, Deusturi, hamabost segundo atera zizkion. Bigarren txanda aise menderatu zuen Getaria izan zuen oso gertu Zarautzek, 3,66 segundoko tarte txikia bakarrik egon zelako bien artean. Deustuk egin zuen hirugarren, eta lehen txandan nagusi izan zen Zumaiak laugarren bukatu zuen. Getariarrek eta zumaiarrek denboraldiko emaitzarik onena lortu zuten. San Juan, aldiz, ligako laugarrena, bederatzigarren izan zen.

Gaur ez dute estropadarik izango liga honetan, eta hurrengo estropada Gipuzkoako txapelketa izango dute, asteazkenean, Donostian. Liga larunbatean itzuliko da, PedreƱan (Espainia).

Castrok bandera KAE 2an

Portugaleten lehiatu ziren atzo KAE 2 ligako arraunlariak, eta Castrok lortu zuen bandera, Orio B liderrari 19 ehunenen aldea aterata. Urdaibai B eta San Juan B sailkatu ziren gero. Pasaitarrek irabazi zuten bigarren txanda, eta aurrenekoan Mutriku nagusitu zen. Castrok azkeneko bandera 2015eko abuztuaren 9 an lortu zuen, Mundakan, liga honetan. 2016an lehorrean geratu zen, 2017an azaldu zen berriz.

Gaur ere Portugaleten ariko dira KAE 2 ligako arraunlariak [13:00].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.