Donostiako 68. Zinemaldia. KRITIKA. Sail Ofiziala

Begiak zelaiak dira

Mikel Zumeta.
2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun

'Nosotros nunca moriremos'



Zuzendaria: Eduardo Crespo. Aktoreak: Romina Escobar, Rodrigo Santana, Jesica Frickel, Giovanni Pelizzari, Brian Alba, Sebastian Santana. Herrialdea: Argentina. Iraupena: 83 minutu.

Basoan, zuhaitz artean, eraikin zaharkitu baten hondakinak ikusten ditugu, eta bertan, gazte baten gorpua, lurrean etzana. Rodrigoren anaia da, hilik.

Eduardo Crespok film intimista eta soila aurkeztu du. Umetasunetik gaztetasunerako bidaiaren hastapena izango da protagonistarentzat. Bidaia hasteko modu gogorra, anaiaren heriotza.

Rodrigo mutiko izatetik mutil izatera igaroko da, pasaera erritu bat balitz bezala, ume izateari uzteak heriotzaren existentzia bera barneratzea eskatuko balu bezala.

Filmean, amak eta semeak hildakoaren ondasunak jaso beharko dituzte, haren pisura joan, gorputegian gorpua ikusi, hileta prestatu. Prozesu luze eta konplexua azalduko zaigu eta, bitartean, amaren katarsia semearen begien bitartez biziko dugu.

Prozesu horretan, ezezagunak zitzaizkien gauzen berri izango dute, haren bikotekidearena kasurako, edo autopsiaren emaitzek ondorioztatzen dutena.

Pelikulak pertsonaien paisaia emozionala azalduko du, argazki ederrarekin lagunduta, argazkia pertsonaien barne munduaren hedapena balitz bezala. Umorea ere txertatuko da istorioan zehar, agian nabariegia ez dena.

Esan bezala, film soila da, sinplea, bere baitan edertasuna gordetzen duena, baina zuzendaria soila izatearen lan horretan gehiegi tematu dela dirudi.

Elementu ederra eta istorio interesgarria dugu esku artean, baina emaitza ez da borobila izango; saiakera baten aurrean gaudela dirudi. Saiakera ona izango da, hori bai.

Zuzendariaren hurrengo lana ikustea interesgarria litzateke, ideia erakargarriak proposatzen baititu; agian ordena, edo nork daki, elementuak eskuetan ditu. Pista jarraitu beharko diogu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.