SOSLAIA. Pello Lizarralde

Soiltasunaren sakontasuna

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Ane Eslava.
2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Erritmo biziari, azalkeriari eta ikuskizunari izkin egin, eta patxadaren eta soiltasunaren aldeko hautuari eusten dio Pello Lizarralde idazleak (Zumarraga, Gipuzkoa, 1956), joera nagusietatik kanpo. Artifiziorik gabeko literatura du berea, baina oso neurtua. 1978an eman zuen lehen liburua, Hilargiaren hotzikarak poesia lana, eta zazpi eleberri eta bi ipuin bilduma kaleratu ditu ordutik; besteak beste, Larrepetit, 2003an Euskadi Saria jaso zuen eleberria. Iaz Argiantza nobela (Erein) argitaratu zuen, eta, hain zuzen ere, lan horri eman diote 111 Akademiaren 2020ko saria. Akademia osatzen duten 202 kideetako 117k bozkatu dute, eta harena aukeratu dute urteko libururik gogokoena. Atzo jakinarazi zuten erabakia.

Eleberria 1982an kokatuta dago, eta jardun arruntetan diharduen pertsonaia arrunt bat du protagonista. Haren bitartez, garai baten eta bizitzeko era baten amaiera erretratatu du idazleak. Iraganeko gertaerek orainean duten eraginaz hitz egin du, epika eta balentria handiko gertaerarik gabe. Pertsonaien ekintzak xehetasunez jaso ditu, pertsonaia horien sentipenak adierazteko, hitzez hitz deskribatu gabe.

Liburuaren harira, iazko abenduan BERRIAri adierazi zion egun literatura light-a nabarmentzen ari dela, sentimendu «onetan» oinarritutakoa, eta, zilegi izan arren, ez zaiola interesatzen: «Astero joaten naiz liburu dendetara, eta han askotan entzuten dut zer eskatzen duen jendeak, eta euskaldunen artean ere berdin: 'Halako irakurri nuen, eta asko gustatu zitzaidan, ze polita'. Niri, polita entzuten dudanean, tripak mugitzen zaizkit».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.