HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Barruko lehoia'

Lehoiak eta saguak bat egin zutenekoa

Idazlea: Rachel Bright. Ilustratzailea: Jim Field. Itzultzailea: Edu Zelaieta. Argitaletxea: Ibaizabal.

2018ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Pello AƱorgaren poesia liburu bat Barruko leihoa (Pamiela, 2016) eta liburu hau, hoskide izateak ez ezik, beste arrazoi batek ere elkartu ditu: gure baitara begira jartzera gonbidatzen gaituzte, adore bila.

Gure poeta oiartzuarraren lanaren emaitza sakonagoa da, aldeaniztunagoa, baina esku artean dugun album honek ere bere dohainak baditu.

Tamaina handikoa da (25x31cm) irudien mesederako, (pentsa, metro erdi hartzen du zabalik dagoenean); 40 orrialdekoa da, eta asko da hori, albuma izateko; errimadun testua dauka, ahots gora irakurtzeko lagungarri suertatzen dena; mezua interesgarria izanik ere, eskertzen zaio istorio bat kontatu behar duela ez ahaztea, mezudun ipuinetan sarri gertatzen den bezala; eta tapa gogorretan bilduta sendo agertzen da, dirutxoa xahutu ondoren eskertzen dena.

Istorioa sinplea da, aurreikusgarria, baina eraginkorra, eta sinpletasunak mesede egiten diola esango nuke, balizko irakurlearen adinagatik. Agian goraipagarriena testu lana da, errimarekin eta orrien joanarekin lotuak daudelako, ongi ekarriak euskarara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.