Independentziari buruz egin du gogoeta Pako Aristik bere azken liburuan

'Independentziaren paperak' saiakeran, historialarien testuak, prentsako testu zatiak eta ipuinak bildu ditu

Aristik atzo aurkeztu zuen bere azken liburua, Donostian. GARI  GARAIALDE / ARP.
Arnaitz Lasarte.
Donostia
2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
«Liburua hiru lagunek irakurri zuten argitaratu aurretik: batek esan zidan txinpartak aterako zituela, besteak hautsak harrotuko zituela, eta, hirugarrenak eragina izango zuela». Pako Aristik bere azken saiakera aurkeztu zuen atzo, Donostian: Independentziaren paperak. Politikariek landutako hizkuntza «ilunetik» aldenduta, Euskal Herriak independentziarekin izan duen «grina» eta izan dituen «desenkontruak» hartu ditu hizpide. Saiakeran bildu ditu filosofoen testuak, historialarienak, ipuinak, hedabideetan argitaratutako testu zatiak... Kritika egin du, baina kritikatuari «lagundu» nahi dion kritika: «Ikasi behar dugu politikaz haserretu gabe hitz egiten».

Duela lau urte hasitako ikerketaren emaitza da liburua. Aristik «egoera nahasian» ikusten zuen Euskal Herria: bi estatutan eta hainbat administraziotan zatituta, euskara egoera zailean, herritarrak beren buruetan mugak zituztela... Egoera horretaraino zergatik iritsi zen ikertzen hasi zen orduan, «Euskal Herriaren egoera gureezintasunak eragin duen, edo kanpo indarren eraginkortasunak». Historia liburuei begiratu bat eman die, teoria politikoak, gai horien inguruan mintzatzen diren jendearen testuak. Ikerketaren ondoren, ondorio batera iritsi da: Euskal Herrian okupazio baten historia dago. «Herri hau noizbait izan da egitura politiko bat izan duen herri bat».

Hortik abiatuta, ohartu da historian beti azaleratu dela independentziaren gaia: «Egon da menderen batean ezkutatu samar, baino gero beti agertu izan da; berriro hondoratu izan da, baina beti agertu da gero independentziaren haria». Hari horri nola eutsi zaion kontatu du liburuan, eta hari mataza horrek «nahasita» nola jarraitzen duen.

Historia kontatzerakoan erabili den hizkuntzaren inguruan ere egiten da gogoeta liburuan: «Gure historia kontatzeko okupatzailearen hitzak erabili dira. Zure proiektua lortzea nahi ez duen etsai hori bezala mintzatzen bazara, galduta zaude».

Liburua kritikoa izanagtik ere, irtenbideak aurkezten saiatu da Aristi: «Nik ekarpenakegin ditut, nire ustez herri honetan argitu behar diren kontu asko argitzeko bidea ematen saiatu naiz». Gai «labainkorrez» idatzi du: «Gai labainkorrak normal bihurtzean hasiko da egoera normalizatzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.