Albistea entzun

LAUHAZKA

Sentimentalkeria

Amalia Rodrigues fado kantariaren mosaikoa, Lisboako Alfama auzoan.
Amalia Rodrigues fado kantariaren mosaikoa, Lisboako Alfama auzoan. LUIS PONTE / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Juanjo Olasagarre -

2018ko maiatzak 6

Esperimentu bat proposatzen dizuet: irakur dezagun letra hau elkarrekin: «Penaz erdiraturik, penaz erdiraturik oheratzen naiz/ eta pena handiagoarekin/ eta pena handiagoarekin esnatzen naiz/ Nire petxuan/nire petxuan gelditu da/ modu hau/ zu maitatzeko modu hau//.

Desesperatzen naiz/ nire baitan/ nire baitan zigorra/ ez zaitut maite/ diot ez zaitudala maite/ eta gauez/ eta gauez zurekin amets egiten dut[...] Noizbait hilko naizela pentsatzen badut/ desesperatzen naiz/ zu ez ikusteagatik [...] Baneki/baneki ni hilik/ negar eginen zenukeela/ negar eginen zenukeela nigatik/ zure malko/ zure malko batengatik/ pozik/ pozik utziko nintzateke hiltzen».

Zer iruditzen zaizue letra? Niri horrela, lehendabiziko aldiz irakurrita, esageratuegia, sentimentalegia, mengelegia, hiperbole eskas batean oinarritua, eta, badakigu, poema txarra eta herri musikan milaka aldiz kantatua izateagatik, topikoegia.

Kopla espainiar kanta bat dela esango banizue, ados egonen ginateke Rocio Jurado, Juanita Reina edo Miguel Molinarena ematen duela, bereziki lehenengoarena, espantuka kantuz ahotsa altxaturik, imintzio ikaragarriz. Pop kanta ingeles bat dela esango banizue ere konforme zeundekete, bat baino gehiago baitago antzeko hiperboleak erabiltzen dituena maitasunaren sigi-saga malkartsuak deskribatzeko; eta are gehiago, Erroma Klasikoko edo Antologia Palatinoko poemaren bat ere izan zitekeen, Katuloren V. poema haren antzekoa, mila musuen hura, esaterako. Baina nire sentsibilitate modernorako, edo nire garai bateko ni-arendako, hobe esanda, sentikorregia da, sentimentalkeriak joa dago, eta espantu gehiegi dario.

Ildo horretan, literaturan sentimenduekin aritzeari dagokionez, nire buruari galdetu beharra diot ea noraino hezi ote nauen modernotasun muturrekoegiak, «ideia eta sentimendurik ez, gauzak baizik» lelo Carlos Williandarrak, esaterako, eta Espainiako kulturaren eraginpean bizitzeak.

Eta hala ere, eta beharbada sentimentaltasunari begiratzeko ikuspuntu modernoegitik aldendu naizelakoz, eta seguru, letra hori ageri zaidan formatua egokia zaidalako, hunkitu egiten nau kantak.

Letra, Amalia Rodriguesen Lágrima fadoarena da, eta entzuten dudanean ez deritzot batere kitsch-a. Kitsch-arekiko arbuioak, Umberto Eco eta Atxagaren hasierako hitzaldiak bide, izugarrizko garrantzia izan zuen 90eko hamarkadako euskarazko literaturan, kitsch-a horixe baitzen, irakurle-entzulea lepotik heldu eta sentitu behar zuena sentitzera behartu, horretarako elementu batzuk gehiegi azpimarratuz.

Para dezagun hegoaldekoondako adibidea, irudikatu fado hori Rocio Juradoren ahotsean; iparraldekoondako, ez nago aukeraketaz horren seguru, baina tira, Dalilarenean.

Zergatik ez zait iruditzen fado hori okaraino sentimentala? Bat, formagatik, musikak eta ahotsak, hizkuntzak berak, halako urruntasun bat ezartzen dutelako; formak esanen genuke, letraren gehiegikeria apaltzeko mekanismoa erabiltzen duelako, Joxean Agirreren Elgeta nobela zoragarriak erabiltzen duen mekanismo bera, hain zuzen. Biga, nerau aldatu egin naizelako. Oraintsu arte, beharbada Kirmen Uribera arte, sentimendu gehiegizkoa gaizki ikusita zegoen euskal narratiban, modernismo angloaren arautegiari jarraiki; sentimenduz literatura txarra egiten da, eta kitsch-a literatura txarra da predikatuak nahastu ditugula iruditzen zait. Eta, gaur egun, ez nago batere ados ez lehenengo esaldiarekin, ez eta bigarrenarekin ere, nahiz eta azken horrekin ez horren seguru egon. Gaur egun sentimenduei ihes egin dien hainbat literatura kitsch moduan irakur daitezke, ihes horren ahalegin gehiegizkoagatik. Are gehiago, ez du zentzu gehiegirik modernitatearen eraikuntzarako, eta ondorioz kanonerako, hainbeste garrantzi izan duen kontzeptu horrek, zeinak, bestalde, burgesiaren diskrezioaren balioa izan baitezakeen hondoan. Eta, ondorioz, gizonon ikuspuntua izan: sentimenduak emakumezkoen kontuak dira, gauza ez-serioa literaturarako.

Virginia Woolfen nobela gehienak sentimenduez eginak dira, psikologiaraino garraiaturiko sentimenduez, hori bai. Zer da Madame Bovary, Emmaren sentimenduak ez badira, sentimendu hitz bihurtuak.

Nik lehen uste nuen moderno izan beharra zegoela; benetako nobela modernoak, idatzi eta irakurri behar ziren horiek, sentimenduak erbesteraturik zituztenak zirela, baina ohartu naiz, epika zorionez desagerturik duen nobelistika batek sentimenduak dituela lehen gaia, ez badu estilo ariketa huts bihurtu nahi, oraindik modernitatea indarrean dagoela uste duten euskal nobelista batzuei gertatzen zaien moduan. Sentimenduak liburuetatik erbesteratzea keinua da, beldurra erakusten duen keinua, eta zentzu horretan, kitsch-a, formula hutsa, kitsch-aren kontzeptua ez den munduan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

El Mono Habitado konpainiaren 'Lurtarrok' antzezlaneko pasarte bat. ©La Caja Gris

Gezurrik gabeko lan eszenikoak, 29. dFeria jaialdian

Andoni Imaz

Martxoaren 13tik 16ra, 28 konpainia arituko dira Donostian, eta 44 emanaldi egingo dituzte guztira. Dantza eta antzerki ikuskizunak dira gehienak, eta, aurten, zirkua ere izango da. Jaialdia «erreferente» bilakatu nahi dute Europan.

<em>Komedia madarikatua</em> antzezlana. ©HODEI TORRES

Gai sakonak, umorez landuak

Olatz Enzunza Mallona

Bilboko Pabiloi 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 'Komedia madarikatua' estreinatuko du gaur, areto horretan bertan. Antzezlanak drama eta komedia uztartuko ditu , eta gizarte gatazkak izango ditu hizpide, «modu komikoan, betiere»

Kristonak taldeko bost kideak, <em>Ahobetehortz</em> diskoa iragartzeko argazki batean. ©KRISTONAK TALDEA

Etsipenetik piztu dira

Olatz Enzunza Mallona

Kristonak taldeak aro berri bat abiatu du, 'Ahobetehortz' lanarekin. Eskean Kristo atzean utzi arren, taldearen betiko nortasunari eutsi diote. Bihar hasiko dute bira, Ondarroan
Rotterdamen eta gurean ez da faszinagarriagorik

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...