LAUHAZKA

Substantzia azkarrak

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Ibon Aranberri -

2018ko apirilak 22

Droga erabiltzen dugu lanaren ahalmen funtzionala doitzeko, errendimendua handitzeko eta azeleratzeko. Sasoia trinkotu edota aldartea egokitzen diguten osagai finak daramatza gure odol emariak. Kafeina, alkohola, nikotina, ibuprofenoa, aspirina eta parazetamol tankerakoak dira gehienontzat ohikoak. Mota horietatik zenbat eta harago, orduan eta bitxiagoak suertatzen dira izenak, ezezagunagoak droga eratorriak, ahultasun eta ezinei aurre egiteko. Dakigunez, depresioa, pattalaldiak, min kronikoa, digestio konplikazioak eta estresak jota bizi da gaur egungo langilegoa.

Droga mota horien ondoan, izen konplikatuko hainbat substantzia jarri dira sarean eskuragarri, teknologia berrien mistikari lotutako sasi-botikak. Puntako osagarri andana hauek sailkapenik gabeko droga adimentsu deiturarekin dira merkaturatuak elite giroetan, funtzio kognitiboak, erreakzio azkarrak, memoria, pentsamendua, sormena, motibazioa eta erabaki gaitasuna hobetzeko diseinatuak. Honela dio, esaterako, horietako produktu baten etiketak: «Lanean emaitzara iristen laguntzeko asmatua, kontzentrazioa eta indarra eragingo dizu, kafe kikara goxoena baino hobeto asentatuz. Iraupena, tenore-ontzea eta atentzioa dakar, erronkarik zailenei aurre egin ahal izateko».

Berrikuntza esperimentu hauek etenik gabe egiten diote atximur norbanakoaren izaerari, itzalaldirik gabeko erritmo ekoizlearen arabera kokatzeko. Lehiakortasuna da muga, eta produkzio unitateak bailiran tratatuko dituzte gure gorputzak, sortze prozesu guztiak modernizatuz. Hala eta guztiz ere, enplegatu arruntarentzat antzekoa litzateke drogarekiko erlazioa, izan substantzia adimentsuarekiko dependentzia edo bazkalondoko dosiaren irrika, lan-eguna bizirik amaitu ahal izateko pizgarri dira bata zein bestea.

Edonola ere, bilatu daiteke erabilera ankerragorik. Gorputzaren antolaketa genetiko zehatzak eraldatzera bideratutako droga berriak dimentsio anitzeko arma gisa erabili ahal izango dira gizateriaren nagusitasun gerra globalean, esate baterako. Eraldaketa funtzional muturrekoan, giza ahalmenak hobetzeko eldarnioan, zientziaren ezagutza eta tresnak edonoren baliabide direla iritziko du botere bihozgabeak. Zirkuitu informatikoak hackeatzetik gorputza hackeatzera egingo dugu salto. Horrela, norberak eraldatu ahal izango du norbere burua eta norbere biologia kudeatu, ahalmen humanoak hedatu eta hobetzeko ahaleginean. Uneko interes partikularren nahierara egokituko dira jatorrizko hacker etikaren ezaugarri libertario eta aurrerakoiak. Eraldatutako gorputz zibernetikoak izango dira azkenean lorpen gorena, pelikuletan bezala, norberaren araberako biologiaren osagarri. Orain arte ezagutu dugun munduaren amaiera iragarriko omen luke joera honek, hainbaten ustetan.

Norbere neurriko biokimika aldakorra, aktibitate indibidual gisa barneratua. Munduaren optimizazioa da egitekoa, espezieen eboluzioaren mugak gainditzea. Horrela, elite baten moduan egituratuta irudikatzen zaigu etorkizuneko gizartea, bere lehiakortasuna hobetzeko gai izango den multzoak, antzeko substantziak eskuragarri izango ez dituen masaren maila gaindituko du. Sortzaile klase pribilegiatuak pilatuko du mozkina eta boterea, kontsumitzaile klaseak esplotatu eta mendean hartuz. Feudalismo zaharraren aurpegi berri bat, azken batean. Ez da arrazoirik sinisteko egun ezarriak ez diren bestelako helburuen zerbitzura jarriko direnik baliabide hauen potentziak. Indarrean diren botere egitura eta hierarkia sozialak erreproduzitu eta hauen egokierara moldatuko dira berehala. Kafeina eta nikotinarekin bezalaxe, substantzia berriekiko menpekotasun hedatuak altxatuko du ekoizpenaren oinarri zabala eta bilakatuko da normaltasun berri. Eta hainbestean, ekonomiaren mandatuak aseko ez dituen berrikuntza proiektu orok porrot egingo du, berriz ere.

Droga konposatu sintetikoek denboraren joana azeleratu eta ekoizpena bizkortzeko jarraibidea darabilte, gero eta gehiago, industrializazioaren logikan. Ekoizpenaren hazkundeak, gorputzen ahalmen fisiko eta psikikoen egokitzapen eraginkorra eskatzen digu, halabeharrez. Egin dezagun, aldiz, historian atzera, azelerazioak behera egiten duela nabarituko dugu, seguru aski. Bestelako efektua bilatzen zen drogen erabileraren bidez, munduarekiko deskonexioa, denbora geldotzea, bidaia, eta naturaren erritmoekin bat egitea. Iraganeko artistek ere, errealitatetik aldendu eta irudikapen berriak atzemateko hartzen zituzten drogak eta botika haluzinogenoak. Denboran zeharreko ikuspegi honetatik, ondorioztatu daiteke substantzien erabilera motelera berriro bueltatzeak ekoizpenaren segiziotik aldenduko gintuzkeela.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pilotazale batzuk maskararekin, uztailaren 4an Labriten. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Maskara beti jartzea derrigortzea aztertzen ari da Nafarroako Osasun Departamentua

Berria

Gutxieneko distantzia mantenduta ere neurri hori ezartzea aztertzen ari da, azken agerraldietako joera eteteko.

Iruñerko Nabarreria kalea asteon. ©Iñigo Uriz / FOKU

Iruñeko agerraldiarekin lotuta 21 kasu atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hego Euskal Herrian, guztira, 64 positibo berri erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna