Futbola. Polonia eta Ukrainako Eurokopa: Final-laurdenak

Faborito argirik gabeko partida jokatuko dute gaur Ingalaterrak eta Italiak

Julen Etxeberria.
2012ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Gaur gauean geratuko dira zehaztuta Eurokopako finalerdiak. Ingalaterra eta Italia izango dira aurrez aurre final-laurdenetako azken partidan, Kieveko Olinpiar Estadioan. Faborito argirik gabeko norgehiagoka jokatuko dute ingelesek eta italiarrek. Orain dela astebete Cesare Prandellik entrenatzen duen taldea izango zen faborito aurrera egiteko, baina ingelesek espero baino txukunago jokatu dute ligaxkan, eta horri esker sailkatu dira D multzoko lehen postuan, Frantziaren aurretik. Italiak, berriz, espero zena egin du: bigarren izan da C multzoan, Espainiaren atzetik.

Taldeei dagokienez, Roy Hodgsonek ez du aldaketarik egingo Ukrainaren aurkako partidarekin alderatuta. Prandellik, ordea, gutxienez hiru aldaketa egingo ditu. Defentsaren erdian, Bonucci ariko da, Chielliniren ordez —min hartuta dago—; zelai erdian, Thiago Mottak bere tokia utziko dio Montolivori; eta erasoan, Prandellik Balotelliren alde egingo du, Di Nataleren kaltetan. Manchester Cityko aurrelariak, beraz, beste aukera bat izango du bere balioa erakusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.