El Salvadorren 50 urteko zigorra abortatzeagatik

2022ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
El Salvadorko epaitegi batek 50 urteko kartzela zigorra ezarri zion atzo andre bati duela bi urte umea galdu zuelako. Elkarte feministek argudiatu zuten 21 urteko emakumeak «larrialdi obstetriko» bat izan zuela, eta horrek eragin zuela haurdunaldia etetea.
Horrez gain, feministek epaileek erabilitako argudio hau salatu zuten: «Amak bere haurrak babestu behar ditu, edozein dela egoera, eta zuk [akusaturiko andreari erreferentzia eginez] ez zenuen hori egin».
El Salvadorren aurrenekoz ezarri dute epaileek zigor maximoa abortatzeagatik, haurdunaldia etetea edozein kasutan debekatu zutenetik herrialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.