Irudia. Donostia
                        
            
        Egitaraua biribiltzeko bilkura egin du akademiak
    
    Euskaltzaindiak mendeurrena ospatzeko egitaraua biribildu zuen atzo Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian egin zen ekitaldi batean. Euskal Herriko instituzioetako ordezkari ugari izan ziren ekitaldian euskaltzainekin; Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo, eta Euskal Elkargoko lehendakari Jean Rene Etxegarai, besteak beste. Kulturako ordezkariak ere baziren. Mendea bete berri, «gerora» begira ari direla nabarmendu zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu