Albistea entzun

Bilbora iritsi da Martin Ugalderi buruzko erakusketa

Hilaren 27ra arte egongo da irekita. Haren ekarpen «unibertsala» nabarmendu dute
Joanmari Larrarte, atzoko aurkezpenean.
Joanmari Larrarte, atzoko aurkezpenean. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Juanma Gallego -

2021eko urriak 8

Azaroaren 11n 100 urte beteko dira Martin Ugalde kazetari, idazle eta euskaltzale ezaguna jaio zenetik. Data horren harira, haren familiarekin batera, urte osorako programa prestatu dute hainbat erakundek eta eragilek; tartean, erakusketa bat. Aurretik Andoainen eta Hondarribian (Gipuzkoa) izan da erakusketa hori, eta, orain, Bilbora iritsi da; EHUko Bizkaia aretora, hain justu.

Ugalderen bizitza eta obra jasotzen dituzten irudi eta testuek osatzen dute erakusketaren zati bat. Horiez gain, Andoaingo Udalak lagatako zenbait elementu ere ikusgai dira, bitrina batean; kasurako, euskaltzaleak eskuratutako sarien diplomak eta elkarrizketak egiteko erabiltzen zuen grabagailua.

Elkarlana oinarrian

Atzo egindako aurkezpenean, Joanmari Larrarte Martin Ugalde kultur parkeko ordezkariak nabarmendu zuen «Ugaldek nahiko zuen eran» prestatu dutela erakusketa, «eragile asko eta diferenteen artean, elkarlanean». Horrez gain, esker ona agertu zuen «akademiak ere» bat egin duelako egitasmoarekin.

Miren Ibarluzea EHUko Kultura zuzendariak gogora ekarri zuen «kazetari, idazle, politikari eta kultur eragile unibertsala» izan zela Ugalde, eta «egungo euskal kultur sistema osatzen duten egituren oinarri» izan zela.

Hilaren 27ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Frantziako Poliziaren kontrola  Irun eta Hendaia arteko mugan ©Bob Edme

Mugetako kontrolen luzapena eskatu dio Frantziak Bruselari, 2023ko apirila arte

Ekhi Erremundegi Beloki

Kontrolak zorroztu dituzte azken urteetan, eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxi zituzten 2021eko urtarrilean. Horiek irekitzeko eskatu diote erakundeetako ordezkariek Frantziako Gobernuari aste honetan.

Iñaki Arriola. ©Raul Bogajo / Foku

Arriolak normaltzat jo du AHTaren lanen amaiera 2027ra atzeratu izana

Gotzon Hermosilla

«Urrun dagoela eman dezake, baina lanen tamaina aintzat hartuta, ez da hain epe luzea»

Euskararen Egunaren harira Elgoibarren 2015ean eginiko egitasmo bat. ©BARREN.EUS

Aterki bat euskaltzaletasunari

Julen Aperribai

Euskara elkarteen baturatik sortu bazen ere, mugimendu izaera hartu zuen Euskaltzaleen Topaguneak 2012an. 25. urteurrena ospatuko du gaur Donostian, gaurko erronketan begia jarrita
Egia Osoa egitasmoaren aurkezpena gaur, Iruñean. / ©Foku

Iruñeko bi polizia etxe memoria gune izendatzeko eskatu du Egia Osoa egitasmoak

Ion Orzaiz

Egitasmoa osatzen dute hainbat elkarte memorialistek, zenbait abokatuk eta torturatuak izandako pertsona batzuek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...