'Brexit'-erako legearen argitaratzea gibelatu du Mayk

Erresuma Batuko lehen ministroak dimisioaz eztabaidatzeko bilera bat du gaur alderdiarekin

mikel rodriguez
2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Hauteskunde eguna izan zuten atzo Erresuma Batuan, baina hango hedabideetan bigarren mailako berri bat izan zen hori. Izan ere, Europako Parlamenturako bozak egoera ezin ezohikoagoan egin zituzten, Theresa May lehen ministroaren aurkako dimisio eskaerek eragin duten ekaitz politikoaren erdian. Karguari ahal den luzeen eusteko, kontzetsio bat egin die alderdiko kritikoei: ez du gaur argitaratuko Europako Batasuna uzteko Irteera Akordiorako legea.

Lehen ministroak bilera garrantzitsu bat izanen du gaur etorkizuna argitzeko: Graham Brady Alderdi Kontserbadoreko 1922 Batzordeko buruarekin elkartuko da. Batzorde horrek herenegun bozkatu zuen alderdiak arauak aldatu beharko ote lituzkeen May kargutik kentzea ahalbidetzeko, baina ez du erabakiaren berri eman.

Donald Trump AEBetako presidentea Erresuma Batua bisitatzekoa da ekainaren 3an, eta Jeremy Hunt Atzerri ministroak atzo erran zuen May oraindik lehen ministro izanen dela egun horretan. Gobernuak aste horren bukaeran, ekainaren 7an, bozkarazi nahi du brexit-erako legea Komunen Ganberan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.