Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Lagun finlandiar bat

Agus Perez -

2021eko otsailak 2

'Porno vs Afrodita'

Konpainia: Benetan Be. Egilea: Patricia Urrutia. Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea, Elena Olivieri, Patricia Urrutia. Musika: Asier Ituarte. Eszenografia: Amaia Garate Olano. Argiak: Arantxa Heredia. Jantziak: Marodi Sorkuntzak. Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Jon Zumelaga. Lekua: Basauriko Social antzokia. Eguna: Urtarrilak 29.

Egun finlandiar bat nahi zuen Atxagaren olerki hartako maitaleak —Gariren abesti ederrean ezagutu genuen—, egun finlandiar luze-luze bat amodioaz hitz egiteko. Kasu honetan, ordea, lagun finlandiar batez ari gara, bera delako, agian, elementurik disruptiboena Benetan Be konpainiaren Porno vs Afrodita honetan. Egia esan, lagun finlandiar honek ere hitz egingo du bere maitearekin, baina nerabeen modura, hau da, berba gutxirekin eta ekintza traketsekin, pornoak gidatutako eskema sinpleen menpe.

Eta bitartean —edo lehenago, edo geroago, batek daki—, bukatzen ari zaien munduan daude gaztetxo horien guraso edo tutoreak, eurak ere bizitzaren amaraunean ia preso. Haiek ere izan ziren gazteak, sexu-praktikante eta rock-zale amorratuak, eta droga batzuekin ere esperimentatu zuten inoiz, batzuek besteek baino gehiago. Gaurko emanaldian beren despedidako kontzertuaren entseguan harrapatu ditugu, bateria, gitarra, baxu eta anplifikadoreen artean, baina seme-alabekin duten ardura han-hemenka gurutzatuko da azken emanaldi horren prestakizunetan.

Benetan Be konpainia kementsuak ZU-bi delako ekimenari esker hasi zuen bere ibilbidea; Patricia Urrutia du arima, eta bere lehendabiziko lana Inondik inora deitu zen. Orduko hartan ikuspegi heldutik ekin zioten haur-antzerkiari, eta oraingo honetan esan daiteke helduentzako emanaldia dela, baina aldi berean, oso gomendagarria Bigarren Hezkuntzako ikasleek era endemikoan duten des-heziketa sexual eta afektiboari aurre egiten hasteko.

Hala ere, inork ez dezala pentsa produktu didaktiko onbera horietako baten aurrean gaudela: ez. Eta horregatik gustatuko zaie gehiago helduen pedagogiari alergia dioten gazte ikasleei, onberatasun mota hori nekez jasaten dugunoi gustatu zaigun bezainbeste. Eta gero, Patricia Urrutiak bere ekimen agorrezinaz eta mundu-ikuskera aurrerakoi eta baikorraz josi duen artista sare zabala hartu behar dugu kontuan: Pablo Ibarluzea eta Elena Olivieri zuzendaritzan, Asier Ituarte musikan, Amaia Garate Olano eszenografian, Juanjo Otero eta Jon Zumelaga harekin batera taula gainean...

Bide horretatik, esan beharrik ez dago gauzak ez direla ez era linealean ez lengoaia eszeniko bakarrean gertatu. Taula gainean antzezle-musikariak egon dira, zelan ez, baina emanaldian zehar plano kontrajarri askoren eragina izan da: oraingo gazteak eta garai batekoak, zuzeneko musika eta antzezpen biziak, irudi birtualak eta hezur-haragizkoak... Bizitza bezain konplexuak diren pertsonaia samur horiekin enpatizatu dugu, eta beren idoloekin ere bai, ezinbestean. Euren artean bereziki umoretsuak izan dira gaurko balizko John Lennon baten eta Berri Txarrak taldeko liderraren irudikapenak, eta azken horren pertsonifikaziotik dator antzezlanaren azpi-izenburua: I love #gorkaurbizu. Bihotz formako emotikonoa eta guzti, jakina.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Metallica taldeak atzo iluntzean Bilbon emandako kontzertuaren irudia. ©Miguel Toña, EFE

Metalararen dardara bizia Bilbon

Berria

Zalantza egunen ondotik, Metallicak kontzertua eman du bart San Mamesen, 45.000 lagun aurrean. Niña Coyote eta Chico Tornado, Nothing But Thieves, eta The Hellacopters ere aritu dira.

Bisitari bat Donostiako Ekain galerian, Amable Ariasen zenbait lanekin irekitako erakusketan. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Nekez zeharkatzen diren ateak

Itziar Ugarte Irizar

Ahotik ahora dabil esaldia galeristen artean: «Garai zailak dira». Ez da berria sektorearen apaltzea, arte salmentaren urritzea, baina azken bi urteetako giro nahasiak eta arteak gizartean izan duen lekualdatzeak formula berriak lantzera behartu ditu sektoreko askotariko profesionalak.

Ikusten?

Ikusten?

Arantxa Iturbe

Gaur hasten da BERRIAren aurtengo udako narrazio artikulu sorta. Arantxa Iturbe da lehen egilea.

James Hetfield abeslaria eta Kirk Hammett gitarrista, ekainaren 16an, Danimarkan. ©TORBEN CHRISTENSEN / EFE

Zalantza egunen ondotik, San Mamesen izango da gaur Metallica

Itziar Ugarte Irizar

Niña Coyote eta Chico Tornado, Nothing But Thieves, The Hellacopters eta Weezer ere ariko dira. 45.000 zalerentzako tokia dago

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.