Donostiako 53. Jazzaldia

53. Jazzaldia «gogoangarria» izan da, antolatzaileen ustez

Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak jakinarazi du 171.000 ikusle bildu direla bost egunean Donostian, iaz baino 15.000 lagun gehiago

Erredakzioa
2018ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako 53. Jazzaldia «ezin hobea» izan dela nabarmendu zuen atzo Miguel Martin jaialdiko zuzendariak. Musikari «paregabeak» gonbidatu gisa izateak eta publikoaren harrera onak bihurtu dute aurtengo jaialdia «gogoangarri», Martinen esanetan. Eman ditu datuak ere: 171.500 lagun elkartu dira bost egunean, iaz baino 15.000 gehiago. Gainera, ordaintzekoak ziren hemezortzi kontzertutatik hamarretan sarrerak bukatu dira. Zuzendariaren hitzetan, hori da jaialdia «arrakastatsua» izatearen isla.

Besteak beste, Iñaki Salvadorrek Mikel Laboaren omenez joan den ostegunean egindako kontzertua nabarmendu zuen Martinek. Baita Mary Stallingsen emanaldia ere. Hain justu, Stallingsek Donostiako Jazzaldia saria jaso zuen larunbatean. Agertoki guztietan «puntako» musikariak egon direla azpimarratu zuen, eta bereziki goraipatu zituen Trinitate plazan izandako Dave Holland, Zakir Hussain eta Chris Potterrek osatutako hirukotearen kontzertua, Zurriola hondartzako agertokian Ruben Bladesek emandakoa, eta baita Kursaalean Gregory Porterrek egindako kontzertua ere. 54. Jazzaldia, berriz, uztailaren 24tik 28ra bitarte izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.