Albistea entzun

ANTXERRITIK

Esku zartak

Jon Ander De la Hoz - Getariako arraunlaria

2023ko irailak 12

Lehorrekoaren talaiatik ezberdin ikusten dira gauzak. Urakanaren begiarekin alderatu daiteke. Pasioaren zurrunbiloan egon zara aurretik eta ondoren, baina momentu jakin batean badakizu ez zaituela aurretik eramango. Nolabaiteko patxada eratzen da norberaren jiran, eta albokoen zarata zurrumurru bilakatzen da.

Estropada guztietan gertatzen da; jakina, Kontxako Banderan gehiago. Baina detaileetan sakontzen ere uzten du, eta jabetzen da bat, esaterako, garaileak duen irribarrea betikotu egingo dela 2023ko Kontxako Bandera aipatu orduko. Agerian geratu zen hori igandean, Eli Pescadorrek kaiko leiho txikitik bandera astindu zuenean. Orioren zale kartsu bezain builosoek ke potoa piztu zutenean. Cabokoen poz benetakoa bertatik bertara ikusterakoan. Eta zer esanik ez, Getariako herritarren ilusioa aurpegian antzematean.

«Berriz etorriko zera», abestu zuten ondarroarrek etenik gabe. Iñigo Larrinaga joango da berriz ere Donostiara, ez egin zalantzarik. Antiguako Ama-ren txopan igaro du mende laurdena. Gizonezkoen tostako arraunak dituen maila guztietan elkarren aurka arituta, lerrook idatzi dituenak «garaiak aldatzen ari dituk» pentsatu zuen arrapalan, begiak umel. Ke potoarengantik-edo.

Urakanaren begian ez zekiena jakin zuen biharamunaren zurrunbilo ez horren patxadatsuan. Pescadorrek ez ezik, Nadeth Agirre Orioko patroiak ere agur txopari. Emakumezkoen traineruen ibilbide hezur-haragitu duen pertsonak. Ondo merezitako txaloak hirurentzat, esku zartaka. Kokalekua aldatuko dute. Egindakoa ez.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Athleticeko jokalariak, lehen gola ospatzen, Iñaki Williamsen sartutakoa. ©L. RICO / EFE

Beste derbi zuri-gorri bat

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean
Chima Moneke Baskoniako jokalaria eta Xavi Rabaseda Bilbo Basketekoa, lehian, Euskal Kopan. Bertan behera geratu zen partida, hezetasunagatik. ©SASKI BASKONIA

Zalantzak eta ziurtasunak

Mikel Reina

Baskoniak eta Bilbo Basketek bihar ekingo diote ACB ligari. Gasteiztarrek Lugon jokatuko dute, Breoganen aurka. Bilbotarrek, berriz, Andorra jasoko dute Miribillan.
Oihan Sancet, gola ospatzen. Athleticek Alavesi sartutako bigarrena izan da. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Zuri-gorrientzat izan da derbia

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.

 ©BERRIA

Zantzu onak indartu nahian

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek eta Athleticek sasoiko bigarren derbia jokatuko dute gaur, Gasteizen. Arabarrek etxeko hirugarren garaipena lotu nahi dute. Bizkaitarren asmoa emankor jarraitzea da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...