HERRIZ HERRI

2015eko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Gazteen egoera herririk herri aztertuta, alde handiak daude.

Gazte gutxieneko herriak. Nafarroan daude 14-29 urteko gazte gutxien dauzkaten herri gehienak: Galipentzu (biztanleen %0,9), Uztarroze (%3,1), Lantz (%4,3)... Zuberoan, Etxebarre dago eskasen (%4,5); Araban, Lagran (%5,2); Bizkaian, Arakaldo (%5,4); Nafarroa Beherean, Erango (%5,8); eta Gipuzkoan, Elduain (%7,1). 250 biztanletik beherakoak dira.

Gazte gehieneko herriak. Nafarroa Behereko herriak ageri dira buruan: Hozta (%23), Bunuze (%22,4)... Euskal Herriko portzentajerik handiena Izurtzak (Bizkaia) du: %24. Lapurdin, Baiona hiriburua bera da buruan (%20,6); Nafarroan, Barañain (%19,9); Zuberoan, Gamere-Zihiga (%19,8); Araban, Samaniego (%18,4); eta Gipuzkoan, Berrobi (%17,7).

Gazterik gabeko herriak. Nafarroako hiru herrik ez dute 14-29 urteko gazterik 2013ko erroldan: Piedramillera (46 lagun), Azuelo (38) eta Gazteluberri (16).

Hiriburuak. Zazpi herrialdeetako hiriburuak aztertuta, Baiona ageri da buruan, aldearekin: %20,6 ditu gazteak. Atzetik daude Iruñea (%15,9), Gasteiz (%14,7), Maule (%14,4), Donostia (%14,1), Bilbo (%13,7) eta Donibane Garazi (%13,4).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.