Albistea entzun

Donostiako 68. Zinemaldia. KRITIKA. Sail Ofiziala

Biz hip! oza

Mikel Zumeta -

2020ko irailak 22

'Druk / Another Round'

Zuzendaria: Thomas Vinterberg. Aktoreak: Mads Mikkelsen, Thomas Bo Larsen, Magnus Millang, Lars Ranthe, Maria Bonnevie. Herrialdea: Danimarka - Suedia - Herbehereak. Iraupena: 116 minutu.

Thomas Vintenbergek, Festen eta The Hunt filmen zuzendariak besteak besta, bere lan berria aurkeztu du jaialdian.

Druk-ek, mozkor, hip, zotinka edango digu, barka, esango digu zein den alkoholaren efektuaren magia. 0'5mg alkohol odolean. Bi zerbeza adina, bi ardo, bi patxaran, vodka kopa bat. Alkoholimetroa piztu eta... errodatzera.

Zirikatzaile petoa dugu Vinterberg, eta hala agertuko zaigu azken pelikulan ere. Umorea, ironia eta kritika izango ditugu bertan. Film arina da Druk, baina horrek ez du esan nahi edukirik gabea denik, umorea izango delako ikuslea mozkortzeko erabiliko duen substantzia.

Institutuko irakasleen lagunartea da hizpidea. Esperimentu psikologiko-etiliko bat garatuko dute, zeinetan, epe jakin batean, ahal den neurrian, odolean 0'5mg alkohol izan beharko duten etengabean. Ideia itzela da teorian, zentzugabea dirudi praktikan, baina aizue, funtziona!

Aktore lana apartekoa da; zuzendariaren aktore kuttunenak dira, tartean Mads Mikkelsen ezin hobea. Gizon grisa, itzalia, automata. Bizipoza galdu duen irakaslea, aita, senarra. Nortasuna galdu zuen nonbait, ikusezina zaion noraezean egiten duena etxetik lanerako errutina.

Bada filmaren edukia eta mezua zalantzan jarriko dituenik, eta ulertzekoa da, alkoholaren eta mozkorkeriaren apologia egiten duela eman baitezake hasiera batean. Baina ez da horren sinplea. Esan bezala, zuzendariak umorea erabiliko duelako ikuslea mozkortzeko, eztitzeko. Protagonistek jasango dutenaren pareko prozesuan, gu nahasten saiatuko da, arrazoimena profil baxuenean manten dezagun, arintasunean, umorean, irents dezagun tesia. Pelikula hori guztia baino abilagoa izango da.

Druk-en alkoholaren imajinarioa zeharkatuko dugu, alde onak, mitoak, kalte ordainak, ondorioak. Eta zein da ondorioa? Bizitza bakarra dela, eta akabo. Mozkortu zaitezke, lokartu, eta bizitza pasatuko da, albotik, konturatu gabe. Filmak bizitza goraipatzen du, bizipoza, alaitasuna eta lotsagabekeria.

Bakoitzak nola biziko duen norberaren esku geratzen da; hori bai, bihar beranduegi izango da.

Orain da momentua; edan dezagun bizitzaren alde. Topa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kepa Junkera musikaria, gaur goizean, 'Erromeriak' disko berria aurkezten. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

‘Erromeriak’ izeneko diskoa kaleratu du Kepa Junkerak

Olatz Enzunza Mallona

Emakume panderojoleak omendu ditu lan berrian. 2018an iktusa izan zuenetik, diskorik kaleratu gabe egon da musikaria.

Belako taldearen kontzertu bat Donostian, iazko urrian. ©Idoia Zabata, FOKU

La Femme, Anari, Belako eta beste, Donostiako Boga Boga musika jaialdiaren lehenbiziko aldian

Uxue Rey Gorraiz

Irailaren 8tik 10era bitarte eginen dute festibala, hiriko zenbait tokitan. «Musika independentearen alde egiteko jaialdia» izanen da, antolatzaileen esanetan. 25 kontzertu iragarri dituzte oraingoz.

Luigi Anselmi idazlea, bere lan berria esku artean duela, Donostiako Udal Liburutegi Nagusian, liburuaren aurkezpen egunean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Luigi Anselmi: Laguntasunari elegia bat

Naroa Torralba Rodriguez

Larrazkeneko argi-ilunetan poema liburua kaleratu du idazleak, Pamiela argitaletxearekin. Poema gehienak bere lagunei eskaini dizkie. Olerkien artean, Jose Enrique Urrutiaren irudiak daude tartekatuta

Arte Ederren udako ikastaroko antolatzaileak, atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Bildumagintza pribatutik publikorako saltoa, Arte Ederren udako ikastaroan

Miren Mujika Telleria

Arteari eta bildumazaletasunari buruzko udako ikastaroa antolatu dute Bilboko Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran fundazioak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.