Irudia. Legorreta
Laneko sexu-jazarpen kasu bat gaitzetsi dute

Elkarretaratze bat egin zuten atzo iluntzean Legorretan (Gipuzkoa), talde feministek deituta, inguruko enpresa batean izandako sexu-jazarpen kasu bat salatzeko. 2016an gertatu zen: sexu abusua salatu zuen orduan 19 urte zituen emakume batek. LABek gogora ekarri du berriki zigortu dutela erasotzailea: bi urteko espetxealdia ezarri diote. Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak bat egin zuten atzo deialdiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu