Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Bakartasuna

2019ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Gogorra, baina gozoa
bakartasun laztana.

Inguruak molestatzen nau
gaixo banago.
Gehiago molestatzen nau
gaixo badaude.

Galdetzen didazu beti:
Zer moduz bizitza?
Zergatik ez duzu galdetzen:
Zer moduz giltzurruna?

Ba, harriz beterik!
Baina ez dizut esango
bestela, beti baituzu
horixe galdetuko.

Gozoa da, bai,
bakartasuna.
Zaila bada bizitzan.
Utzidazue bederen
sar nadin heriotzan
neure erara.

Zerbait esan
behar bada,
neuk esango dut.
Ez dut esango
hau edo beste.
Soilik esango dut:
Isil zaitezte!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.