FINALISTAK

2015eko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Oihane Perea

Jaioterria. Gasteiz (1977).

Finalak. 2007, 2009 eta 2013ko txapelak jantzi zituen.

«Sorpresa positiboak egon dira. Atean geratu da finalean sartzeko moduko jendea».

Manex Agirre

Jaioterria. Aramaio (1982).

Finalak. 2011n txapeldun eta 2013an bigarren izan zen.

«Niretzat, poz handia da aurpegi berri bat egotea finalean, eta, gainera, herrikidea. Xabik ondo egingo duela uste dut».

Zigor Enbeita 

Jaioterria. Abornikano (1971).

Finalak. 2003 eta 2006ko txapelduna izan zen.

«Txapelketa aldatu da, eta baita txapelketan kantatzeko modua ere. Final polita izango da».

Iñaki Viñaspre

Jaioterria. Abetxuku (1984).

Finalak. 2004tik txapelketa guztietan finalista izan da.

«Aurten, zuzenean finalaurrekotan hasi gara, eta gehiago kostatu zait txapelketan sartzea».

Xabi Igoa

Jaioterria. Aramaio (1992).

Finalak. Lehenengo aldia da finalean parte hartzen duela.

«Ilusio handiarekin nator. Kideak lagunak ditut, eta euretako hiru nire irakasleak izan dira».

Ruben Sanchez

Jaioterria. Gasteiz (1975).

Finalak. Finalista izan da.

«Gogotsu gaude. Espero dut larunbatean gure onena ematea eta irabazi dezala onenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.