Albistea entzun

MOBIOLA

Zer da hau?

Xabier Erkiziaren <em>O gemer</em> filmeko irudi bat.
Xabier Erkiziaren O gemer filmeko irudi bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2021eko irailak 18

Hau mobiola bat da. Orson Welles, zinemaren zeremonia maisua, Filming 'Othello' (1978) dokumental zoragarrian: «Hau mobiola bat da. Kamera bezain garrantzitsua da. Hemen filmak salbatzen dira hondamenditik, ala erauzten dira existentziatik». Nondik atera behar dira pelikulak hemen? Première-etako laudorio hanpatuetatik? Dena kaskarkeriara kondenatzen duten hasperen aspergarrietatik?

Welles, berriro: «[Thomas] Carlylek esan zuen, behar bezain gertutik aztertuz gero, ia guztia dela musikala». Xabier Erkiziak hurbil-hurbiletik begiratu die idi gurdiei O gemer film sentsorialean. Ahaztutako soinuek ere gordetzen dute musikarik? Musika al da Brasilgo gurdien karranka ozen hori? Eta aretoko argiak itzaltzeko unean ikusle guztiek egunkariak aldi berean ixten eta tolesten dituztenean? Hori ere bada musika?

Hori ez da zinema. Askotariko zinemazaleak elkartzen dira Donostiako Zinemaldiaren neurriko jaialdi batean, eta, jakina, zaletasunak berak ez dio inori enbarazurik egiten, baina komunitate zabal horretako sektorerik estuenari darion oilarkeriatik eta zinismotik babesteko lagun egokia da Vicente Monroyren Contra la cinefilia liburua. Zinemako ikustaldiaren esperientzia desakralizatzera gonbidatzen du irakurlea. Haren ustez, zinemak ez du etorkizunik izango oraindik unibertso itxi eta baztertzaile gisa ikusten bada, gainontzeko arteetatik eta bizitzatik bereiz. Begiradak pantailaren mugak gainditu behar ditu. Zinemazaleen ika-mika intelektual batzuk kontatzen ditu liburuan, eta horietako bat da Jean-Paul Sartrek 1946an idatzi zuena Wellesen lehen filma Parisen estreinatu zutenean: «Citizen Kane ez da zinema». Manierista izatea eta egitura literarioa edukitzea egotzi zion.

Netflixek asteon Kursaalaren ondoan ipini duen kartel handi bat ekarri dit gogora: «Edozein ikuspuntutatik, zinema da». Izan ere, zinemazale itsuaren ohiko jarrera da gustuko ez duena ozen arbuiatzea, izatea bera ukatzea, kasik «ni hau naiz» esatea baino garrantzitsuagoa delako «ni ez naiz hau» garbi adieraztea.

Zer da hau? Salbamenduontzi bat presaren ur-lasterrak eramandako zeozer azalera ekartzeko asmoz, edo zinemazale itsu antzeko baten kontu kitatze bat bere buruarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Koldo Zabala dantzari eta koreografoa. ©Bob Edme / LE JOURNAL

Zabala maisuari omenaldia

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Koldo Zabala dantzaria zena omendu zutean atzo Biarritzen, ‘Zabaltzen’ deituriko dantza emanaldiaren bidez. Zabalak zuzendu zuen Oldarra taldeko dantzari ohi andanak parte hartuko zuen. Koreografo gisa sortu zituen zati batzuk berriz muntatu zituzten.

Hiru emakumezko eta hiru gizonezko oholtzan. Era berean, Txapelketa Nagusian lehen aldiz kantatu duten bi bertsolari. ©BOB EDME

Parekatu ez diren ehuneko batzuk

Miren Mujika Telleria

2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaz geroztik, inoiz baino aurpegi berri gehiago izan dira aurtengo sariketan; guztira, hamabost. Ordea, badira datu batzuk erakusten dutenak aldaketa gertatu den arren oraindik ez dela lortu sexuen arteko orekarik.
 ©JON URBE / @FOKU

Labriten eta Labriterako egina

Ainhoa Sarasola

Kukai dantza konpainiaren 'Jazoerak' emanaldia egingo dute bihar Labrit frontoian, Iruñeko 1972-2022 Topaketen barruan. Beste diziplina batzuetako hainbat artista ere arituko dira
Maskos Untzeta musikaria (lehen planoan), gitarrarekin eta harmonikarekin kantuan, Giovanni Zanon gitarrista alboan duela, Donostian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Oreka aurkitzeko, kantuan

Ainhoa Sarasola

Markos Untzetak hamar kanta bildu ditu 'Ekilibrista' bere seigarren diskoan. Blues, country eta pop-rock amerikarraren bidetik, «soiltasuna eta gardentasuna» lortu nahi izan ditu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...