ERREAKZIOAK

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
«Epaiaren ezusteko honen aurrean, gizartearen ezinegonarekin bat egiten dut. Espero dut Zigor Kodea aldatzeko arrazoia izatea. Uste dut hor dagoela gakoa. Logikoa da protestatzea, ezin baita interpretatu abusu bat bezala, baizik eta bortxaketa bat bezala».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

«Benetan uste dut justiziak, justiziak berak egoki ikusten duen alorretik, lasterketa serio bat egin behar duela gizartea dagoen puntura iristeko. Hausnarketa tristea da, baina banaketa bat gertatzen ari da alor honetan ebazpen juridikoen eta aurrerapauso handiak eman dituen gizartearen artean. Gizarteak jarrera irmoa dauka genero indarkeriaren aurrean».

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria

«Justizia errotuta dagoen sistema heteropatriarkalean kokatzen da epaia, emakumeak bazterrean uzten dituen sisteman. Emakumeak bortxatzea doan ateratzen da. Justiziak egunero azaldu behar du bere epaiek ez dietela gizartearen beharrei erantzuten, eta horrek juridikoki segurtasunik ez handia eragiten du».

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea

«Litekeena da epaia legezkoa izatea, baina horrek ez du esan nahi kritikagarria eta zalantzagarria ez denik. Kezkagarria eta ulertezina da, eta ezin dugu ez ikusiarena egin sortzen duen alarmaren aurrean».

Denis Itxaso Gipuzkoako ahaldunorde nagusia

«Estatu espainiarreko botere judizialak naftalina kiratsa dauka. Epaia probokazio bat da. Oker handi bat egingo genuke pentsatuko bagenu eskuin erreakzionario espainiarrak gobernua galduta boterea ere galdu duela. Ez du galdu demokratikoak ez diren erakunde judizialen kontrola».

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia

«Ustekabea izan da eta txundituta gaude. Beste behin agerian geratu da zer-nolako distantzia dagoen desberdintasunak eta sistema patriarkala amaitzeko borrokan eta lanean ari den gizartearen eta iraganean ainguratuta dagoen epailetzaren artean.

Epaileak irazgaitzak dira gizartearen aldarrikapen eta aurrerapenen aurrean».

Iruñeko Peñen Federazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.