Albistea entzun

France4 LTDtik kenduko dute, eta soilik Internet bidez ikusi ahalko da

France3ren tokiko saioak hirukoiztu nahi dituzte, eta sinergiak garatu France Bleu irratiarekin
Françoyse Nyssen Frantziako Kultura ministroa, artxiboko irudi batean.
Françoyse Nyssen Frantziako Kultura ministroa, artxiboko irudi batean. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko ekainak 5

Ikus-entzunezko sektorearen erreformaren hainbat zertzelada eman zituen atzo Frantziako Kultura ministro Françoise Nyssenek, eta iragarri zuen France4 katea lurreko telebista digitaleko eskaintzatik kenduko dutela —hemendik aurrera soilik Internet bidez ikusi ahalko da—. France4 kate publikoak 2005. urtean hasi zituen emankizunak —Festival izeneko katearen tokia hartuta—, bereziki haurrentzako eta gazteentzako edukiekin. Gauean helduentzako programak ere ematen ditu, gehienbat telesailak eta magazinak. Ministroak nabarmendu du kate hori berriro diseinatuko dutela, digitalean hartzaile gazteengana iristeko helburuarekin. Gazteentzako irrati bat ere jarriko dute martxan, Franceinforekin elkarlanean.

Beste alde batetik, France3 kateko tokiko saioen orduak hirukoiztu egin nahi dituztela iragarri du gobernuak. Horretarako, kateak France Bleue irratiarekin sinergiak baliatu beharko dituela azaldu du Nyssenek. Iban Etxezaharreta irratiko esatariak azaldu duenez, Parisen eta Marseillan hasiko dira «esperimentatzen»: France3k eta France Bleuk goizak komunean egingo dituzte. «Litekeena da aurrera begira digitalean pantaila komun bat izatea telebistak eta irratiak. Baina ez dizkigute xehetasunak eman. Tokiko arduradunak ere zain daude», gaineratu du Etxezaharretak.

France3 Euskal Herrian gaur egun hamabost langile ari dira beharrean; astegunetan zazpi minutuko albistegia egiten dute, larunbatetan magazin bat, eta hilean behin Txirrita saioa, igandez —euskaraz, 26 minutukoa—. Bordeleko eskualdeko albistegirako ere lantzen dituzte berriak. Rene Garat berriemaileak zalantza handiak ditu France3ko tokiko orduak hirukoiztuko dituzten berriarekin: «Ez dut uste halakorik gertatuko denik. Euskal Herrian, ziur ezetz. Egun, esate baterako, lantaldeko langile bat eri jarriz gero, ez dute ordezkatzen». Garatek aipatu du FranceinfoTV katean irratiko emankizunak grabatu eta emititzen dituztela. «Modu horretan bikoizten dituzte telebistako orduak».

2019an, aldaketa gehiago

France4 LTDtik kendu ez ezik, France O katea ere —atzerriari eskainia dago— aurki desager daiteke. «Beharrezkoa izango da Frantziatik kanpo bizi diren herritarrei galdetzea eskaintzen zaien zerbitzuaren inguruan eta ea bestelako eskaintza digitalak egitea egokiagoa izan daitekeen», esan du Kultura ministroak. France O ixteak 20 milioi euro aurreztea ekarriko lioke France Televisions taldeari.

Nyssenek iragarri du ikus-entzunezko enpresen artean sinergiak garatzen saiatuko direla, «eraginkortasunean» eta «ikusgarritasunean» irabazteko.

2019. urtean ikus-entzunezko publikoen erreformaren bigarren partea iritsiko da. Orduan hartuko dituzte finantzaketaren eta gobernantzaren erreformari buruzko erabakiak. Horrez gain, CSA Frantziako Ikus-entzunezko Kontseiluaren botereak eguneratu egingo dituzte, arautze berriarekin batera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Ingurukoei maite ditudala esateko modua da poesia»

Unai Etxenausia

Zorione Erezuma olerkigileari barren-barrenetik ateratzen zaio poesia idaztea. Bere olerki ikuskizunak «meditazio bidaia mistiko» moduan definitzen ditu.
Haurrak eta Hazi eta Ikasiko boluntarioa eskolako lanak egiten, Morlanseko lokalean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Irakasle, konplize eta bidelagun

Jakes Goikoetxea

Donostiako Hazi eta Ikasi elkarteak eskolako lanak egiten eta ikasten laguntzen die zailtasunak dituzten familietako haurrei. Haurren itxaron zerrenda luzea dute, baina boluntarioak falta dituzte, boluntario euskaldunak.
Iñaki Zarraoa, Alberto Surio, Josu Ortuondo, Maite Iturbe, Jose Maria Gorordo eta Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusi ohiak eta Andoni Aldekoa gaur egungo zuzendari nagusia, atzo, Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aldekoak esan du EITBk datozen aldaketei aurre egin behar diela

Urtzi Urkizu

EITBren 40. urteurreneko ekitaldia egin dute, Bilbon. Politika, kultura, gizartea eta ekonomia arloetako 300 gonbidatu inguru bertaratu dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...