Amerikan harrera beroa dute Fito Rodriguezen lanek

2014ko urriaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fito Rodriguezen Faustoren itzala eleberriaren gaztelaniazko itzulpenak harrera beroa eta oso kritika onak jaso ditu azken urteotan Kuban. Bereziki laudoriozkoa eta sakona da Ricardo Viñaletek Cubarte egunkarian argitaratutakoa.Ez da kasu bakarra, Fito Rodriguezen liburu hori eta beste hainbat harrera beroa izaten eta ibilbide oparoa egiten ari baitira Ameriketan. Argentinara eta Brasilera joango da aurki idazlea, bere hainbat libururen itzulpenak aurkeztera. «Guk hemen esku artean aparteko garrantzirik eman gabe dugunari kanpoan sekulako meritua ematen diotela jabetu gara», azaldu du Jokin Apalategik, Utriusque Vasconiae argitaletxeko arduradunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.