Beckermannen obra osoa ikusgai Tabakaleran

Urtarrilaren 13an hasiko da zinema denboraldi berria Donostiako kultur zentroan. Frantziako zinema beltza izango da beste ardatzetako bat

Erredakzioa
2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Ruth Beckermann zinemagilearen lana, Frantziako zinema beltza, Zinemaldia + Plus, eta Zinema eta Zientzia ziklo berria. Horiexek izango ditu ardatz nagusi Donostiako Tabakalerak 2023. urterako prestatu duen zinema denboraldiak. Urtarrilaren 13an hasiko da Tabakaleraren pantaila partekatuaren eskaintza —Donostia Kulturak, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elias Kerejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak atontzen dute programa—, eta erakundeek zehaztu dute hiriko zinema jaialdien egutegia kontuan hartuta osatu dutela, haien eskaintzaz ere gozatu ahal izateko.

Zinema eta Zientzia zikloarekin hasiko dute urtea; seigarren aldia izango du aurten, eta urtarrilean iragarriko dituzte ikusgai izango diren hamar lanak antolatzaileek, hots, Filmategiak eta Donostia International Physics Centerrek.

Halaber, urtarrila eta ekaina bitarte, hamalau saiotan, Ruth Beckermann zinemagilearen filmografia osoa ikusteko aukera izango da, eta maiatzean Donostian izango da zuzendaria.

Lumiere emanaldiak ere egingo dituzte bigarren urtez, apiriletik ekainera. Eta uztailean, berriz, Jazzinema zikloaren seigarren aldiak hartuko die lekukoa. Urtea amaitzeko, Euskal Emakume Zinemagileak III zikloa izango da. Eta, horiez gain, frantziar zinema beltzaren historiako 30 film inguru izango dira ikusgai urte osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.