Albistea entzun

Etxebizitza. Salmentak

Etxebizitzen salerosketa %4,8 txikitu da Hegoaldean

Lehen aldia da 2013az geroztik merkatuak atzera egin duela. Prezioek goranzko bidean jarraitzen dute: %4,8, azken datuen arabera
Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2020ko otsailak 13

Amaitu egin da bost urteko hazkunde epea. Lehen aldiz 2013. urteraz geroztik, etxebizitzen salmenta jaitsi egin zen iaz Hego Euskal Herrian. INEren datuen arabera, 25.080 etxebizitza salerosi ziren 2019. urtean, aurrekoan baino 1.272 gutxiago (-%4,8). Urteak aurrera egin ahala, merkatuak indarra galdu du, urte erdian jaitsiera oso txikia baitzen, %0,2 baizik ez.

Hamar urteren ondoren, 2018an iritsi zen merkatua krisia sortu zeneko mailara. Badago, ordea, desberdintasun handi bat 2008ko eta 2019ko etxebizitza merkatuen artean: orduan, saldutako bi etxetik bat (%47,8) berria zen, eta garabiak oraindik bete-betean ari ziren lanean, krisiaren aurretik martxan jarritako proiektuak bukatzen. Inertzia horrek 2012ra arte iraun zuen, baina ordutik aurrera asko txikitu zen etxebizitza berrien emaria. Azken urteetan, bostetik bat baizik ez da berria izan: iaz, zehazki, %19,8 izan dira. Horien salmenta %4,4 jaitsi zen iaz.

Hainbat arrazoik azal dezakete salerosketen jaitsiera. Batetik, krisiak geratutako operazioak egin dira jada —2007tik 2013ra ia bi heren urritu ziren salerosketak, eta orduan galdutakoaren %60 inguru berreskuratu dira dagoeneko—. Arrazoi ekonomikoak ere badaude: prekaritatea eta soldata kaskarrak asko zabaldu dira, batez ere gazteen artean, eta horrek erosle posibleak gutxitu ditu. Faktore demografikoak ere badaude: biztanleriaren zahartzeari gehitu behar zaio bizitokia behar dutenen zati handi bat etorkinak izatea. Azken horietako gehienen alokairura jo ohi dute, aurrezki handirik ez dutelako etxea erosi ahal izateko,eta zailtasun handiagoak dituztelako maileguak eskuratzeko.

INEk beste datu bat ere eman du, erakusten duena erakunde publikoen esku hartzea alokairura bideratzen ari dela: babes ofizialeko 2.553 etxebizitza saldu zituzten, merkatu osoaren %10,2 baizik ez. 2008an, merkatuaren %18 ziren, erakunde publikoek etxebizitza babestuak saltzen baitzituzten .

Lurraldeei erreparatuz, jaitsiera handiak izan dira Nafarroan (-%9,7) eta Bizkaian (-%7,7). Gora egin dute, berriz, Araban eta Gipuzkoan (%1,3 bietan).

Prezioek, gora

Salmenten jaitsiera oraindik ez da askorik antzeman prezioetan. INEk hilabete barru emango ditu 2019 amaierako datuak, baina urteko hirugarren hiruhilekoan ikusten da eskaera jaisteak eragin mugatua izan duela prezioe- tan. Horrela, urtebetean %4,8 garestitu dira etxebizitzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %3,1, berriz, Nafarroan.

Edonola ere, salneurriak oraindik oso urrun daude krisi aurreko kopuruetatik. INEk dio batez beste %26 merkeago daudela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %38 merkeago Nafarroan. Alde handiak daude herri batetik bestera eta hirietako auzo batetik bestera; batzuetan jada gainditu dituzte duela hamar urteko prezioak, eta besteetan horrelakorik ez da espero beste hainbat urtez.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mecanerreko grebalariek Urdulizen egin duten mobilizazioa. ©Oskar Matxin / FOKU

Langile guztiek bat egin dute Mecanerreko grebarekin

Iraia Vieira Gil - Iñaut Matauko Rada

Stellantis taldeak Urdulizko (Bizkaia) planta itxi eta 148 langile kaleratu nahi ditu. Sindikatuen arabera, lantegian etenda dago ekoizpena, eta ez da fabrikako langilerik ekoizpen lerroetan.

Hegoaldeko esportazioek behera egiten jarraitzen dute

Hegoaldeko esportazioek behera egiten jarraitzen dute

Iñaut Matauko Rada

Ekainetik uztailera %17 murriztu dira esportazioak Hego Euskal Herrian, laugarren hilabetez segidan. Energiaren eskaria txikitzeak bultzatu du batez ere merkataritzaren beherakada.

Behi saldo bat, artxiboko irudian. ©Guillaume Fauveau

Kabalei odol galtzeak eragiten dizkien gaitz baten bi kasu atzeman dituzte Iparraldean

Oihana Teyseyre Koskarat

Ardiek, behiek eta ahuntzek biltzen ahal dute gaitz hori: odol galtzeak eragiten dituen eritasun epizootiko bat. Hazparnen eta Etxebarren bi kasu atzeman dituzte, behi saldoetan biak.

Jerome Powell Fed-eko presidentea atzo, Washingtonen, interes tasei buruzko azken erabakiaren berri ematen. ©SHAWN THEW / EFE

AEBetako Erreserba Federalak bere horretan mantendu ditu interes tasak

Iñaut Matauko Rada

%5,25 eta %5,5 artean eutsi die, baina urtea amaitu aurretik beste 0,25 puntu igotzea aurreikusi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.