Nagore Amondarain.
Arbelari begira. Euskal Kulturaren Transmisioari Buruzko 4. Graduondokoa

Irratia, ordutik gaur arte

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Joxe Mari Iriondoren hasierak Loiola irratian 1961eko udazkenekoak dira. Uhin ertainean emititzen zen bere sorreran, baina, 1964an, frekuentzien lege berriarekin, egungo FMa etorri aurretik, irratia itxi beharrean izan ziren tarte labur batez, eta 1965ean ekin zioten berriz euren jardunari.Irrati antenen gorabeherak egungo irrati libre batzuen dinamiketatik ez zebiltzan oso urruti, bazkari baten ostean bero-bero eginda mendira zelan abiatu ziren kontatu baitzigun, antena jartzeko leku egokienaren bila. Antena bera ikusten zen leku guztietatik entzun zitekeela, horixe zen zuten lehen ezagutza; gerora, baserriz baserri antena dipoloak jartzea etorri zen. Andre Gizonak zortzi minutuko esketx laburren saioa eta Beti Jai irratsaioak aipatu ditu bere sehaskako ume gisa, esatari lanetan zein gidoiak atontzen batean zein bestean.

Irratian ibili zen sasoi horretan denetarikoak egin zituen, irratigintzaz ulertzen duguna egun eta urrutiagokoak ere bai. Urtebetean 76 jaialdi baino gehiago aurkeztu zituen, Xalbador Egunaren antolaketa, fonotekako artxibo lanak, aurreneko musika grabazioak edo Arrateko igoera Encarna Sanchezekin batera erretransmititu zuen, adibidez. Kanpoko emanaldietan asko ikasten omen zen; ausarta izan beharra zegoela diosku, Garaikoetxeari zuzeneko batean lepotik zelan bota zion mikroaren haria inguruan bizkartzainek ezetza eman ostean.Ministerio de Informacion y Turismok, zentsura kontrolatzen zuten haiek, Gernikako arbola jartzeagatik salaketa jarri zioten Francoren garaian. Berdinek inposatu zuten bucle sistema, hiru segundoren aldearekin erdi zuzenekoa egitea, behar ez zena ekiditeko, alegia. Txiki eta Otaegiren hilketen ostean, entzule batek zuzenean grebarako deia egin ostean hartu zen neurria.

Bertsoak eta trikitia omen ziren mokadurik eskergarrienak irratian. Jabetuta zeuden irratsaioak euskaraz eskaintzeak erabileran planteamendu berri bat ekarriko zuela, edozein gairi buruz euskaraz aritzea bazela erakutsi nahi zuten 60ko hamarkadan.

Egungo irrati lizentzien banaketari lotsagarria deritzo, eta azken bi gobernuei leporatu die neurriak ez hartzea. Bekokia zimurtuz dio Noticias taldeak zelan isilarazi duen euskara Loiola-Herri Irratia, Onda Vascara igarotzean. Eta adibideak topatu nahian web atariraino egin dut salto; izena bera erdalduntzeaz gain, ataria bera gaztelania hutsean zelan bistaratzen den ikus daiteke.

EITBz galdetuta, hango zuzendaritzak oso euskaltzalea izan behar duela esanez amaitu du irratitik telebistarako bere ibilbidearen kontaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.