Albistea entzun

Arbelari begira. Euskal Kulturaren Transmisioari Buruzko 4. Graduondokoa

Ez izatearen ajeak

Nagore Amondarain -

2013ko apirilak 23

Esango nuke Lorea Agirrek beren beregi muntatu zuela aurkezpeneko diapositiba modu honetan: Marxen aipu bat ekarri zigun, «kulturak espazio propioa izateko eskubidea ez ezik, premia ere badu» Agiñako argazki baten gainean paratua. Oteizak Aita Donostiari eskainiriko Agiñako monumentuaren argazkia sakonean eta Mikel Laboaren errautsak haizatu zireneko lekua eta izpiritua denon barrenean.

Kultur politikek hizkuntzazko bereizketa behar duten, hizkuntza bat-kultura bat, euskarak eta euskal kulturak gune hegemonikoak behar dituen edo euskal kultura euskarazkoa bakarrik den zalantzei erantzunez jarri gintuen Loreak. «Hizkuntza hegemonikoetan horrelako galderek ez dute lekurik» dio berak. Joxe Azurmendiren aipuak ere asko izan ziren bere hitzaldian; «kultur minorizatuak herri minorizatu batean soilik ematen dira». Botereak esaten du normalean zer garen baina momentu batean azpikoak hasten dira euren burua definitzen eta horretarako espazioak, sistema propioak, eraikitzen. «Eta komunitate horretan nortzuk daude? Ba euskaldunak, euskara da komunitatea». Euskarazko kultur kontsumoari buruz egin zen ikerketa batean, bakarrean, euskal kultura gehien Gipuzkoan kontsumitzen zela eman zuten datuek, euskaldun gehiago dagoen lekuan. Baina proportzionalki Gasteizen ematen zen kontsumorik handiena, euskaldun kontzientziadunen, euskararen etorkizunarekin kezka dutenen, kontzentrazio handiagoa dagoen lekuan beraz. Euskaldun asko eta euskaltzale gutxi dauden eremuak ere badaudela diosku, hortik beraz, jarrera, kezka eta kontzientziak duten garrantzia.

«Ikastola eta eskoletan zelako ezagutza erreproduzitzen den aztertzea ere interesgarria litzateke» dio Agirrek, «kultura erreferenteak oinarrizko hezkuntza curriculumean» Begoña Bilbaoren lana aipatuz. Eskolak bermatzen du euskal kulturaren transmisioa? Hizkuntza da muina baina ez da soilik hizkuntza transmititzea gure zeregina, berorren aldeko jarrera transmititzea da beharrezko. Euskara biziberritzea gizartea eraldatzeko modu bat izan baitaiteke.

Euskara erdigunean jartzen duen sortzaileak badaki eragile eta sustatzaile izan behar duela. Transmisio bideak antolatu behar ditu, merkaturatze sistema propioak antolatu, administrazioaren elkarlana behar du… Euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal iraunkor bat sortzea, prestigio handiko proiektu kultural eta arkitektoniko batean zuten burua Sorguneak ikertegikoek, 2008tik 2011ra Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat eginiko ikerketan. Agirrek esan moduan «Aldundiari eginiko probokazio bat zen, ez zioten heldu, ez zuten amua harrapatu baina guk bota egin genuen…Tabakalera euskal kulturaren eskuetan uztea». Hauexek beraz, gu izatearen albo-kalteak eta ez izatearen ajeak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gaztetxo talde bat, atzo goizean, Durangoko Azokako ateak irekitzeko zain. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Galdera olde bat ateei bultzaka

Andoni Imaz

Ehunka gazte izan dira Durangoko Azokako Ikasle Goizean, eta haiek ekarri dituzte azokaren itzulerako lehen pilaketak. Kontzertuetan eta tailerretan ere parte hartu dute gazteek
Aurten, 248 erakusmahai jarri dituzte guztira Landako gunean, eta 930 nobedade daude bertan salgai. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eta azkenik argia?

Itziar Ugarte Irizar-Iñigo Astiz

Itxaropentsu daude liburu eta disko saltzaileak aurtengo Durangoko Azokak har dezakeen itxurarekin. Azken bi urteak gorabeheratsuak izan direla diote, eta izan da 2020. eta 2021. urteak «hekatonbetzat» jo dituenik ere
Atzoko irekiera ekitaldiko irudietako bat. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Nerea Mujika: «Bi urte beldurgarriren ondoren, ospakizun garaia iritsi da»

I. Astiz

Gerediaga elkarteko kideek eta ordezkari politikoek «poza» adierazi dute irekiera ekitaldian, Durangoko Azokak ohiko itxura berreskuratzeagatik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...