Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Arbelari begira. Euskal Kulturaren Transmisioari Buruzko 4. Graduondokoa

Anari gara

Nagore Amondarain -

2013ko maiatzak 28

Ruperren anekdota bat ekarri digu Anarik: Soñuako estudioetan tipo gazte bat agertu zela, musikaria zena eta Ingalaterran egonaldi bat eginda bueltan zetorrena, aurrenekoz royalty-ei buruz berba egiten. Han ezagututakoa hemen proposatzera zetorren hura Fermin Muguruza zela; «erreferentzia handi bat izan da niretzat», dio Anarik.

Azkoititik Gasteizera doanean bizitzera, diskoa grabatzeko aukera ateratzen zaio Esan Ozenki-rekin. Disko akustiko bat grabatzeko hautua egiten du hardcoretik datozen Abrego eta Strubellekin, BAP eta Dut-en altzoan bezala. Eta era inkontziente batean, eszena bat hautatu zuen: «Gu talde gogorragoak mugitzen diren zirkuituetan mugitzen gara».

Ni-tik Gu-ra egiten duen saltoan, sortzaileak, industria eta krisia aipatzen dira. Etsipenaren diskurtsoak kritikatu ditu Anarik. «Ez badago industriarik ez dago sortzailerik?». Jendea joaten da kontzertuetara eta zaleak daude. «Eta krisia?» Krisian egonda Lisabok diskorik onena eta Canok eleberririk onenak egin dituztela gaineratu du. Euskarazko prentsari eskerrak eman behar zaizkiola dio, herri honetan auto-ekoizpenaren bidea hautatuagatik badagoelako aukera medio horietan bide bat egiteko. «Bilatu egiten gaituen kazetari jendea dago hor»; beraz, ez da beti behar egitura handi bat atzetik. Honek demokratizazio bat dakarrela dio, libreago aritzeko aukera ere.

Hurrengo urratsean legoke arazoa, zabaltzean. Oso garestia baita banaketa eta sare publiko baten beharra ikusten du. Egunkari honek duela hilabete jasotako Koldo Almandozen diskurtsoarekin bat egiten du berak, ez baita justua Australiako ereduarekin konparatzea, Galesekoarekin konparatu beharko ginatekeenean. Ezin gatzaio adjektibo negatiboak jartzen hasi euskal kulturari ez dagoelako profesional nahikoa, batere profesionalak ez diren profesional asko dagoelako eta aldrebes. Bere garaiko askok Luis Iriondo ezagutzen ez zuten moduan belaunaldi gazteek ere ez dutela bera ezagutuko dio, «dena mantentzearekin obsesionatuta bizi gara». Bere ardura adibidez, Belako bezalako talde gazteek euskaraz kantatzea dela, «norbera ez da inportanteena, kolektiboa da inportantea».

Poemak kantatzearen gehiegizko joeraz dio, Hautsi da Anphora-tik datorrela joera, baina poema ona izateagatik ez duzula beti abesti onik. Despoetizazioan aurrera egin nahi duela dio, Zebra-n hasiera eman zionetik. «Norbere unibertsoak kantatuz ere oso letra onak atera dira».

Komunitate handi/txikiak erkatzean eta azkenaren abantailez berba egitean, Nacho Vegas batek beraiek beste saltzen duela dio; «gu maitatuak sentitzen gara herri txiki honetan, baina Vegasek zailago izango du». Eta Viktoria Eugeniako kontzertua aipatzean, begiak hezetzerainoko emozioz dio espazio hura beraiena egitea bezala izan zela, publikoaren erregalu bat izan zela konkista hura. Gu horretan biltzen den Bidehuts kolektibotik, sarritan, Lisabo aipatu du. «Zer gertatzen da munduko talderik onena, bere estiloan, euskaraz bada?». 2012ko Primavera Sounden hiru mila pertsonaren aurrean jotzen dute profesional izan gabe.

2013ko Primavera Soundetik bueltan ontzen da kronika hau, profesional izan gabe profesional handia den Anari busean, atzeko eserlekuan, topatzen dudanean. Gurpil baten leherketaren ondorioz, hiru orduko atzerapenarekin, desordutan, iristen da busa Donostiara, gaztelaniako irakaslea hurrengo egunean hutsik gabe lanera joateko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

2021eko disko eta liburuen bilduma ikusgai jarri du BERRIAk

Berria

Aurtengo euskarazko liburu eta diskoak kontsultatu daitezke webgune berezian. Euskal kultur sorkuntzari ikusgaitasuna eman nahi dio, kulturazaleen esku jarriz urteko sormen lan guztien informazioa.

Estitxu Arozena Saioa Alkaizari txapela janzten, gaur, Anaitasunan (Iruñea). ©Idoia Zabaleta / Foku

Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun

Hodei Iruretagoiena

Alkaiza eta Eneko Lazkoz Martinez aritu dira txapelaren lehian buruz burukoan.
Honela eman du BERRIAk finalaren berri, zuzenean.

<em>Mental Illness</em> aurreko diskoan ere heldu zion buruko gaitzen gaiari Aimee Mannek. ©BERRIA

'Udako hotel' bateko testigantzak

Mikel Lizarralde

Aimee Mannek 'Queens of The Summer Hotel' diskoa egin du, Susannah Kaysenen 'Girl, interrupted' memoria liburuan oinarrituta. Buruko gaitzetarako erietxe bateko egoiliar eta medikuak bihurtu ditu kantuen protagonista

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.