Albistea entzun

Errespetua eskatu dio Barkosek Espainiako estatuburuari

Gobernua osatzeko prozesua azaldu dio Nafarroako presidenteak.

Espainiako armadak Bardean duen tiro eremuaz kezka agertu du
Felipe Borboikoa Espainiako erregea eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea, atzo.
Felipe Borboikoa Espainiako erregea eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea, atzo. JUANJO MARTIN / EFE

Erredakzioa -

2015eko uztailak 29

Errespetua Nafarroan hartzen diren erabakiei, eta leialtasuna. Horiexek Uxue Barkosek Felipe Borboikoa Espainiako erregeari eskatutakoak. Barkos Nafarroako Gobernuko presidente izendatu zuten aurreko astean, eta atzo bildu zen Espainiako estatuburuarekin, Madrilen, Zarzuelako jauregian.

Barkosek azaldu duenez, gobernua nola osatu den eta haren lehentasunak zeintzuk diren azaldu dio Borboikoari. Nabarmendu duenez, «ahalegin handia» egin dute programa babesten duten lau koalizioek «ekonomia eta eduki sozialak» oinarri dituen gobernua osatzeko. «Haserre» eta «harrituta» azaldu da, halere, gobernuko kide batzuen kontra egin diren zenbait adierazpenekin —Maria Jose Beaumont Segurtasun kontseilariaren aurkakoekin, zehazki—; bereziki, Espainiako Gobernuak eta Guardia Zibilak eginikoekin, Beaumonten izendapena kritikatu baitute EH Bilduk proposatua dela argudiatuta.

Aurreko ostiralean Bardeako parke naturalean izandako ezbeharra ere izan dute mintzagai bi agintariek. Espainiako Armadak han duen tiro eremuan egiten ari ziren praktika batzuk direla-eta, turista bat zauritua izan zen, bala tiroz, armadarentzako eremutik kanpo egon arren. Nafarroako gobernuburuak gertaeraren «larritasuna» azaldu dio Espainiako militarren buruari, eta halako gertaerak eragozteko neurriak hartzeko eskatu dio. Armadako buruzagitzarekin biltzeko nahia agertu dio Barkosek erregeari. «Ahalik eta segurtasun handiena exijitu behar dugu». Kezka agertu du halako istripuek turismoan eduki dezaketen eraginaz ere.

Errege etxeak, berriz, zehaztu du Espainiako Estatutuko «administrazioetako buruekin» Felipe VII.ak egiten dituen «ohiko» bileren artean beste bat izan dela Barkosekin izandakoa. Ordubete eman zuten bilduta. Aurretik, Kanaria uharteetako eta Asturiasko gobernuetako presidenteekin batzartu zen.

Bestalde, atzo jakinarazi zen Uxue Etxebeste Elizburu kazetaria izendatu dutela Jose Luis Mendoza Hezkuntzako kontseilariaren kabineteburu. Bere jardun profesionala Katalunian eta Euskal Herrian egin du, hainbat komunikabide eta enpresatan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

KONTRAPISUAK DUEN PISUA

Iosu Alberdi

Mendeetako eztabaida da, azkenaldian sarri loratu dena: botere judizialak zenbateraino betetzen duen exekutiboaren eta legegilearen kontrolatzaile rola, eta noiz igarotzen duen herri borondatea ordezkatzearen muga. Adituek beharrezkotzat jotzen dute erakunde publikoen kontrola, baina baita «oreka» ere.
Bilbon udaletxe aurrean amaitu zen atzo GKSren manifestazioa. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Langileak «subjektu politiko independente» moduan egituratzera deitu du GKSk

Maite Asensio Lozano

Manifestazio jendetsuak egin ditu Gazte Koordinakunde Sozialistak Bilbon eta Iruñean. «Bankariak eta enpresari handiak» jo dituzte pobretzearen erruduntzat

GKSk manifestazio jendetsuak egin ditu Bilbon eta Iruñean

GKSk manifestazio jendetsuak egin ditu Bilbon eta Iruñean

Berria

'Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!' lelopean, langileak «subjektu politiko independente» moduan egituratzera deitu du Gazte Koordinakunde Sozialistak

 ©JON URBE / FOKU

«Adostasun berriek ahalbidetu dute bake prozesua»

Irati Urdalleta Lete

Foro Sozialaren bidea ixtear da, baina hor dago eginikoa: hamabi aholkuetatik 11 beteta edo betetzear. Eta egitekoak: adibidez, biktimen «asimetria» gainditzea. Balorazio «ona» egin dute.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...