PUNTUZ PUNTU

2015eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Hemeretzi puntu daude akordioan hizkuntza politikari buruzko erabakiekin. Hona, atalka jarrita, labur-laburrean:

Legea

Aurrekoa guztiz baztertu gabe. Hizkuntza eskubideak bermatzeko «lege esparru egoki» bat garatzea dute helburu, eta, Euskararen Legearen azken erreformari atxikita —iragan otsailean onartu zen—, haurrek Nafarroa euskaraz ikasteko modua izatea.

Erakundetzea

Antolaketa berri bat gobernuan. Nafarroako Gobernuaren barruan hizkuntza politika sustatzeko egongo den erakundeak politika «zeharlerrokoak» egin beharko ditu;sail denetan eragina izango du.

Presentzia

Ekitaldi publiko guztietan. Gobernuak ekitaldi publiko orotan «bermatu» beharko du euskararen presentzia; kanpaina bat egingo du euskararen «prestigioaren» alde. Bultzatuko du euskara alor sozioekonomikoan indartzea ere.

Euskararen Kontseilua

Indartzeko bidean. Berritu eta indartu nahi dute Euskararen Kontseilua. Euskararen aldeko plan estrategiko bat egiteko ardura emango diote.

Administrazioa

Hizkuntza eskubideen alde. «Konpromisoa» hartu dute administrazioan «ahalik eta arreta handiena» emateko herritarrei euskaraz. Tokiko erakundeekin lankide ariko da.

Euskaltegiak

«Presako» neurria. «Presakoa» da 2015eko laguntza lehenbailehen ematea euskaltegiei eta etorkizuneko finantzatze eredua aztertzen hastea,euskara ikasi nahi duten guztiek horretarako era izateko.

Hedabideak

Laguntzak emateko asmoa. Euskarazko hedabideen finantzatzea «berreskuratuko» da, eta euskaraz —portzentaje batean, behintzat— ari beharko da diru laguntzetarako.

Arnasguneak

Aintzakotzat. Izen horrekin ez dira aipatzen, baina kontuan hartuko direla esaten da.

Beste erakundeak

Harremanetan. Erakunde arteko lankidetza organoetan ariko da foru gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.