ERREAKZIOAK

2019ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
«Frantziako eta Espainiako estatuek ez dute bake prozesua kontuan hartzen... Baldintzapeko askatasunen errefusatzeek eta atxiloketek segitzen dute. Anakronikoak dira. Justizia trantsizional bat ezartzea ezinbestekoa da».

Sophie Bussiere EELVko Ipar Euskal Herrikokoordinatzailea

«Atxiloketa albiste on bat da, eta ETA amaitzeko hainbeste egin zuen [Alfredo Perez] Rubalcaba hil eta egun batzuetara gertatu da. Berresten du terrorismoaren amaiera euskal gizartearentzat 2011n iritsi zela».

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia

«Nire pentsamendua justiziaren zain urteak daramatzaten biktimen senideekin dago. Zorionak Guardia Zibilari eta Frantziako segurtasun indarrei».

Amaya Fernandez EAEko PPko idazkari nagusia

«Elkarrizketan dauden biktimak dira bakearen eraikitzaileak. Gizarteak beharrezkoa du aukera dutenek egiaren ezagutza, justizia eta erreparazioa ahalbidetzea».

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko eleduna

«Josu Urrutikoetxea berehala aske uztea galdegin nahi dugu, zapaltzen gaituzten Frantziako eta Espainiako estatuei Euskal Herriko militante politikoak zigortzeko inolako zilegitasunik ez baitiegu onartzen».

AEM

«Premiazkoa da martxan jartzea Espainiako eta Frantziako gobernuak, EAE, Nafarroa eta Iparraldeko gobernuak eta gizarte eragileak bilduko dituen alde anitzeko prozesua, Euskal Herriak pairatu duen gatazka luzeak utzitako arazo teknikoak konpontzeko».

Eusko Alkartasuna

«Zorionak Guardia Zibilari, berriro erakutsi baitu ETAren aurkako borrokaren burua izan dela».

Covite

«Herri honek irtenbideak behar ditu, ez zigorra, kartzela, mina eta sufrimendua areagotzen dituzten bide agortuak».

LAB

«Atxiloketa espainiar mendeku estrategiaren kapitulu berriak idaztera dator».

Ernai

«Euskal Herriko bakegilea den Josu Urrutikoetxeari nire sustengua ematen diot».

Jean Guy Talamoni Korsikako Asanbleako presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.