Etxebizitzen prezioa jaisten hasi zen 2019ko azken hiruhilekoan

Urteko batez bestean, %4,3 garestitu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %3,8 Nafarroan. Salerosketa %4,8 txikitu zen Hegoaldean

Iker Aranburu.
2020ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Etxebizitzen salmenta apaldu ahala, apaltzen hasi da haren prezioa ere. INE Espainiako estatistika erakundeak atzo zabaldutako datuen arabera, iazko hirugarren hiruhilekotik laugarrenera etxebizitzen prezioa %1,9 txikitu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %0,4, berriz, Nafarroan. Azken lurralde horretan, bigarren etxebizitzen salneurria jaitsi da gehiago (-%0,5) berriena baino(-%0,3). Beste hiruretan, aldiz, berriak merkatu dira gehiago(-%3,2) bigarren eskukoak baino (-%1,7).

Urtearen amaierako datua ez da oraindik oso argi islatzen urte osoko joeran. Nafarroan, esaterako, etxebizitzen prezioaren igoera bizkortu egin zen: %3,5 garestitu ziren 2018an, eta %3,8 2019an. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, nabari da garestitzea moteldu dela: %5,4 garestitu ziren 2018an, eta %4,3 iaz.

INEren datuen arabera, etxebizitzen prezioak bost urte daramatza handitzen, baina oraindik oso urrun ditu krisia hasi aurreko prezioak. Horrela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2007an baino %27 merkeago daude bizitegiak. Nafarroan, berriz, %39 merkatu dira.

Noski, hiri eta herri batetik bestera egoera desberdina da, baina baita hiri barruko auzo batzuetatik besteetara ere. Eskaera handiko auzo batzuetan 2007ko prezioak aise gainditu dira, baina beste batzuetan ez da halakorik gertatuko aldi luze batean.

Salmenta txikitu da

INEk berak otsailean emandako datuen arabera, 2019an eten zen etxebizitzen salmentaren hazkundea. Zehazki, 25.080 etxebizitza salerosi ziren Hego Euskal Herri osoan, aurreko urtean baino 1.272 gutxiago (-%4,8).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.